Gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krisi diplomatikoa Herbehereen eta Turkiaren artean

Herbehereek ez dute baimendu Turkiako bi ministro bertara sartzea. Rotterdamen mitina egin behar zuten, Ankarako erreferenduma hizpide. Protestak izan dira eta 12 pertsona atxilotu dituzte.
18:00 - 20:00
Holandako Gobernuak sarrera galarazi die Turkiako bi ministrori

Herbehereen eta Turkiaren artean gatazka diplomatikoa piztu da azken orduotan, eta egoerak hainbat manifestazio ere eragin ditu Rotterdam hirian. Istiluak piztu dira eta Poliziak esku hartu du.

Izan ere, Herbehereek ez dute baimendu Turkiako bi ministro bertara sartzea. Rotterdamen mitina egin behar zuten, Ankarako erreferenduma hizpide, baina Herbehereetako Gobernuak ez die baimendu.

Azken orduotan, Herbehereetako Gobernuak adierazi du ez dela bideragarria izan bi herrialdeen arteko gatazka konpontzea. Binali Yildirim Turkiako Lehen Ministroak, bestalde, Herbehereetako agintarien jarrera kritikatu du, eta ''neurri gogorrak'' hartuko dituztela ohartarazi du.''Barne kontuak dira. Martxoaren 15ean egingo dituzte hauteskunde orokorrak eta gaur gertatutakoa barne kontu horietan oinarrituta dago'', gaineratu du.

Zehazki, Mevlüt Çavusoglu Turkiako Atzerri ministroa hegazkinean zen Holandara heltzekoa atzo, baina hegazkinak lur hartzea ekidin zuten. Holandako gobernuak ukatu egin zion lur hartzeko baimena hegazkinari, ''ordena publikoan eta segurtasunean arriskuak'' sor zitzakeela argudiatuta.

Bestalde, Fatma Betül Sayan Kaya Familia Gaietako ministroa errepide bidez egin zuen bidaia Rotterdamera, Alemaniatik, baina ez zioten sartzen utzi Turkiak Rotterdamen duen kontsulatura. "Kontsulatutik 30 kilometrotara gelditu gaituzte eta ez digute sartzen uzten'', esan zuen Kayak, Twitter bidez.

Azkenik, Atzerriko ministroak Frantziara jo zuen eta Familia Gaietako ordezkariari, berriz, eskolta jarri zioten Alemaniara iritsi arte.

Bi ministroen asmoa zen Rotterdamen mitina ematea, apirilaren 16an Turkian egitekoak diren erreferendumaren alde babesa lortzeko.

Manifestazioak

Egoera horren aurrean, Rotterdam hiriko hainbat tokitan manifestazioak egin dituzte eta ehunka lagunek aldeko eta kontrako jarrera agertu dute gertatutakoaren aurrean.

Kontsulatuaren inguruan piztu dira gatazkarik handienak. Ehunka turkiar elkartu dira bertan, eta Poliziak esku hartu du, ur kanoiak erabilita.

12 pertsona atxilotu dituzte eta kalte materialak izan dira kaleetan.

Herbehereen adierazpena

Herbehereetako Gobernuaren arabera, ez da bideragarria izan bi herrialdeen arteko gatazka konpontzea. Ohar batean azaldu dutenez, ''Turkiarekiko harremanetan argi utzi izan da ordena publikoa eta segurtasuna ez zela arriskuan jarri behar''. Horrekin batera adierazi dute Herbehereek ez dutela baimendu bere lurraldean Turkiako kanpaina politikoa egitea, eta, hala ere, Kayak bidaia egitea erabaki duela.

Horri lotuta, adierazi duten onartezinak direla hitzezko erasoak.

Edonola ere, Herbehereek azpimarratu dute ''Turkiarekiko elkarrizketarako borondateari'' eusten diotela.

Aurretik, Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroak adierazia zuen Turkiako politikariek ez dutela debekatuta sarrera, baina bai ''jarduera politikoetan parte-hartzea''.

Erdoganen esanetan, Herbehereek "garesti ordainduko dute"

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak igande honetan adierazi duenez, Herbehereek "garesti ordainduko dute" Fatma Betül Sayan Kaya ministroari Turkiak Rotterdamen duen kontsulatura sartzen ez uztea.

"Turkiarekiko harremana sakrifikatu nahi baduzue hauteskunde batzuk irabaztearren, garesti ordaindu beharko duzue", baieztatu Erdoganek Istanbulen egindako agerraldi batean, Hurriyet egunkariak jaso duenez.

Agintari turkiarrarentzat Rotterdamen gertatutakoa "Europan hazten dagoen faxismoaren isla besterik ez da".

Hartara, Erdoganek Europan bizi diren bere anai-arrebei altxa daitezela eskatu die. "Euren ekintzek euren kontra bihurtuko dira eta bumeran baten gisa kolpatuko dituzte", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X