Holanda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Labana bat zeraman gizonezko bati tiro egin dio Poliziak Amsterdameko aireportuan

Bidaiariak labanaz mehatxatu dituen gizonezkoa zaurituta dago eta atxilotu egin dute. Aireportura normaltasuna bueltatu da.
Poliziak Amsterdameko Schiphol aireportuan. Argazkia: EFE
Poliziak Amsterdameko Schiphol aireportuan. Argazkia: EFE

Polizia militarrak gizonezko bati tiro egin dio Amsterdameko Schiphol aireportuan, labanaz bidaiariak mehatxatzen ari zelako.

Aireportua jendez hustu eta aireporturako tren zerbitzua eten egin dute.

Gertakariak dendaz betetako gune batean jazo dira. Bidaiariak labanaz mehatxatzen ari zela ikusita, poliziek tiro egin diote gizonezkoari. Gizonezkoa zaurituta dago eta atxilotu egin dute.

Segurtasun neurriak direla eta, aireportuko tren geltokia ia ordubetez egon da itxita, baina dagoeneko martxan da eta aireportura ere normaltasuna itzuli da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X