Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oxfamek erakunde barruko sexu esplotazio kasuak ikertzeko batzordea sortuko du

Asimismo, pondrá en marcha una base de datos para facilitar las denuncias del personal de manera segura y confidencial.
Oxfam International
Oxfam International

Oxfamek erakunde barruko sexu esplotazio kasuak ikertzeko batzordea sortuko du, elkartasun-erakunde honetako zuzendariek Haitin izandako jokabide desegokiak sortutako eskandaluaren ostean, Winnie Byanyima Oxfam Internationaleko zuzendari exekutiboak jakinarazi duenez

Oxfamek sexu-erasoak jasan dituzten biktimak gonbidatuko ditu beren kasuak ezagutzera eman ditzaten. Bestalde, biktimei bere elkartasuna erakutsi die Byanyimak, BBC hedabidean jakitera eman duenez.

Halaber, Oxfamek datu base bat sortuko du sexu-erasoak egin dituztenek erakundean berriro lan egitea saihesteko.

Horrela, erakundearen barruan lankideen jokabidea salatzeko mekanismo ziurrak eta sekretupekoak ezarriko dituztela jakinarazi du.

Haitin gertatutakoa jakin ostean, Roland van Hauwermeiren Oxfameko zuzendaria Haitin kargutik kendu zuten eta Penny Lawrence zuzendariorde exekutiboak bere dimisioa aurkeztu zuen.

Salatutako langile horiek Haitira bidali aurretik Oxfamek ustezko jokabide desegokien inguruko kexak jaso zituela aitortu zuen Lawrencek, baina neurri egokirik hartu ez zituela onartu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X