M5S alderdiak Italiako hauteskunde orokorrak irabazi ditu, inkesten arabera
Luigi di Maio buru duen Movimento 5 Stelle (M5S) alderdiak bozen % 30a eskuratu du igande honetan Italian izandako hauteskunde orokorretan, hauteslekuetan egindako galdeketen arabera. Atzetik zentro-ezkerreko Alderdi Demokratikoa geratu da, Matteo Renzi lehen ministro ohiaren alderdia, alegia, bozen % 21arekin.
Bestalde, Ligak eta Forza Italiak % 15a lortuko luke bakoitzak, eta litekeena da koalizio hori Parlamentuan lehenengo indar bihurtzea. Behin betiko emaitzak astelehen goizaldean zehar jakinaraziko dituzte, behin botoen zenbaketa amaituta.
Parte-hartzea
Hautesleen % 74 inguruk eman du boza igande honetan, Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera. 2013ko hauteskundeetan bi boza-egun izan zituzten italiarrek, eta parte-hartzea % 75,2koa izan zen. 46 milioi herritarrek zuten hauteskunde orokor hauetan parte hartzeko eskubidea.
Europako Batasuna Italiari begira esnatu da gaur. Kanpaina gogor baten ostean, iritsi da Hauteskunde Orokorretan Italiako Gobernu berria erabakitzeko eguna. 07:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta 23:00ak arte izan dute 46 milioi inguru italiarrek euren botoa emateko aukera.
Azken 70 urteotan 64 gobernu izan ditu Italiak, eta oraingo honetan ere, ziurgabetasuna da nagusi. Inkesta gehienen arabera, gaurko emaitzek utziko duten Parlamentua oso zatituta geratuko da, gehiengo argirik gabe, eta akordioak ezinbestekoak izango dira, aurrera egiteko.
Italiako bozketa sistema nahasgarria akatsak eta baliogabetzeak eragiten ari da
Italiarrek "Rosatellum bis" bozketa sistema izan dute. Horren arabera, botoa emateko modua mistoa da: batetik, zirkunskripzio uninominaletan oinarritutako gehiengo sistema bidez izendatzen dituzte bi ganberetako eserlekuen % 36; gainerako % 64a, berriz, modu proportzionalean erabakitzen dira, hautagaitza plurinominaletan.
Beraz, herritarrak hauteslekura joan direnean, mahaiko presidenteak bi txartel eman dizkie: Diputatuen Ganberarako arrosa bata, eta Senaturako horia bestea.
Zirkunskripzio uninominaletara aurkezten diren hautagaien izenak irakur daitezke txarteletan. Jarraian, zerrenda horien azpian, hautagai horiek babesten dituzten zerrendez gain, zirkunskripzio plurinominaletako lau hautagai ageri dira. Hori kontuan izanik, txartelak desberdinak izan dira hautesleku bakoitzean.
Sistema horrek hainbat arazo eragin ditu gaur goizean. Palermon, esaterako, izenak nahastuta zituen 200.000 txartel ipini dituzte. Era berean, Erromako hautesleku batean, Senaturako hautagaien izenak gaizki jarrita zeudela ohartarazi dio herritar batek mahaiko presidenteari. Hortaz, bozketa bertan behera utzi dute, txartel egokiak izan arte.
Inkestak
Eskuineko koalizioa jotzen dute irabazletzat galdeketek; Silvio Berlusconiren Indarra Italiak, Matteo Salviniren Ipar Ligak eta Giorgia Meloniren Italiako Anaiak osatzen dute koalizioa. Batez beste, botoen % 35 ematen dizkiete azken asteotako inkestek. Beraz, irabazi bai, baina koalizio horrek ez luke Italiako Gobernu berria osatzeko gehiengo nahikoa eskuratuko.
Luigi di Maio hautagai duen Bost Izarren Mugimendu antisistema izango litzateke alderdi bozkatuena, botoen % 29rekin, baina hori ere gehiengotik urruti.
Matteo Renzi lehen ministro izandakoren Alderdi Demokrata, berriz, hirugarren indarra litzateke, botoen % 23kin.
Argazkia: EFE
Boto emaileen % 30ek, berriz, botoa erabaki gabe zutela zioten duela orain bi asteko inkestek.
Albiste gehiago mundua
Israelek Damaskoko kuartel militarraren inguruak bonbardatu ditu
Eguneko bigarren erasoa da kokapen horretan bertan, Siria hegoaldeko borrokek jarraitzen duten bitartean. Erasoetako batek eraikina bete-betean jo du lehen datuen arabera.
Israelek Gazaren aurka egindako erasoek 100 pertsona baino gehiago hil dituzte astelehenetik
Zaurituei dagokienez, azken 24 orduetan 200 baino gehiago iritsi dira Zerrendan martxan jarraitzen duten ospitale bakanetara, iparraldean ez baitago zabalik bakar bat ere.
Frantziako Gobernuak 43.800 milioi euroko doikuntza egingo du 2026ko aurrekontuetan
Bayrou lehen ministroak neurri azpimarragarriak iragarri ditu; hala nola, pentsioak izoztea, enplegu publikoa eta gizarte- eta osasun- arloko gastuak murriztea eta jai egunak gutxitzea.
Putinen alternatibak, AEBren mehatxuaren aurrean
Vladimir Putinek Donald Trumpek ezarritako epemugari egin beharko dio aurre, Ukrainarekin gerrari amaiera emango dion akordio bat lortzeko. 50 egunen buruan ez bada bakerantz aurrerapauso zehatzik ematen, Etxe Zuriak erantzun egingo du.
Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin
Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.
EBk ohartarazi du Trumpek % 30eko muga-zerga ezartzeak bien arteko merkataritza etetea ekarriko lukeela
Donald Trumpek AEBko presidenteak iragarri du % 30eko muga-zergak ezarriko dizkiela Europar Batasuneko produktu guztiei, abuztuaren 1etik aurrera. Brusela prest agertu da negoziatzen jarraitzeko, nahiz eta "beharrezkoa" izanez gero, neurriak hartzeko aukera zabalik utzi duen.
Askatasunaren Ontzidia berriro Gaza bidean da, 58.000 hildakoen doluan
'Handala' ontzia Siziliatik abiatu da laguntza sinbolikoarekin. Bien bitartean, Israelen azken bonbardaketek beste 37 hildako utzi dituzte.
Trumpek % 30eko muga-zergak iragarri ditu Europar Batasunarentzat, abuztuaren 1etik aurrera
AEBko presidenteak gutun bat argitaratu du bere sare sozialean, eta esan du atzera egingo duela "Europar Batasunak edo EBko enpresek Estatu Batuetan produktuak fabrikatzea erabakitzen badute". Von der Layen prest agertu da negoziatzen jarraitzeko.
Ipar Irlandako Kneecap taldeko raperoek Kobetamendiko musikazaleen arreta bereganatu dute
Belfasteko taldea Bilbao BBK Live jaialdiko karteleko izen handietako bat izan da. Irlandera erabiltzeaz gain, arazorik gabe hitz egiten dute politikaz eta gizarte arazoez, eta agertokiaren gainean jaia pizten iaioak dira.
PKK gerrilla kurduak Irak iparraldean hasi du bere desarmea
Ekitaldian, gerrillako 15 gizon eta 15 emakume izan dira, Bese Hozat PKK-ko buruzagi gorenetako bat tartean. Gerrillako kideek metalezko ontzi handi batean erre dituzte euren armak.