VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelak bolivarraren izena aldatuko du maiatzaren 1ean

Venezuelan erabiltzen diren billete eta moneta guztiak baliorik gabe geldituko dira ekainaren 4tik aurrera.
Nicolas Maduro joan den astean billete berriak aurkezten.
Nicolas Maduro joan den astean billete berriak aurkezten. Argazkia: EFE.

Venezuelako Gobernuak ezarritako moneta sistema berria, "bolivar subiranoa", maiatzaren 1etik aurrera erabiltzen hasiko dute.

Horrela, maiatzaren 1etik aurrera salneurriak iragartzeko bolivar subirano izena erabili beharko dute herrian; eta orain arteko moneta eta billeteak, bolivarrak, ekainaren 4an galduko dute beren balioa.

Egungo billeteen balioak ezin dio herriak azken urtebetean jasan duen inflazioari (% 2.600) aurre egin, prezioak ikaragarri igo direlako eta herritarrek gero eta billete gehiago behar zituztelako erosketarik txikiena egiteko.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak joan den astean iragarri zuen egungo monetari hiru zero kenduko dizkiola billete sistema berria ezartzeko. Venezuelak hamar urteotan pairatzen duen bigarren moneta birmoldaketa da.

Hori horrela, Maduroren Gobernuak iragarritakoaren arabera, billete eta moneta guztiak baliorik gabe geldituko dira ekainaren 4tik aurrera.

Hala ere, oraindik ikusteko dago herriak nola egingo duen fakturazio sistemak, makina elektronikoen txartel-leihatilak eta trantsiziorako gainerakoak egokitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X