Albiste da
San Fermin 2025 |
Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolonbiak Venezuelari begira eman du botoa

Venezuelako egoera ekonomiko eta politikoak eraginda, milaka venezuelar ari da erbestera jotzen, asko Kolonbiara. Hala, chavismoa ez da oso maitatua Kolonbian. Horrek azaltzen du Duqueren garaipena.

Kolonbiako hauteskundeen emaitza desberdina izango zen, segur aski, ondoan Venezuela ez balu. Kolonbian oso kezkatuta daude Venezuelan gertatzen ari denarekin. Hango egoera ekonomiko eta politikoak eraginda, milaka venezuelar ari da erbestera jotzen; eta Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) edota Europaraino iritsi ezin dutenak, Kolonbiako muga ari dira gurutzatzen. Mugako inguruak gainezka egiten hasita daude Venezuelako iheslari denak ezin dituztelako hartu. Eta horrek denak eraginda, chavismoa ez da oso maitatua Kolonbian.

Gustavo Preto ezkerreko hautagaiari leporatu diote chavismoaren gertuko izatea eta Kolonbia Venezuelako sistemaren neurrira antolatu nahi izatea. Ez da salaketa bidezkoa, baina emaitza onak eman dizkie kontrarioei. Boto-emaile askok aitortu du Ivan Duque hautagai eskuindarraren aldeko botoa ematea beldurtu egiten zituztela, baina are eta gehiago beldurtzen zituela Petroren garaipenak.

Duquek agindu du Juan Manuel Santosek FARCekin hitzartutako bakea akordioak berraztertu egingo dituela. Eta horrek, benetan zaildu ditzake gauzak. Gerrillari ohi batzuek mehatxua egina zuten, Duquek irabaziz gero armak hartuko zituztela. Eta, hala eta guztiz ere, Duquek erraztasun handiz irabazi du. Venezuela ondoan edukitzeak bakarrik azal dezake garaipena.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dalai-lamak, Tibeteko budisten buruzagi espiritualak, 90 urte bete ditu

Munduko buruzagi erlijioso garrantzitsuenetakoak ekitaldi jendetsua egin du bere etxebizitzan, Indiako iparraldean, lagun ugariz inguratuta, tartean Richard Gere aktorea. 14. dalai-lamak 130 urte baino gehiago bizitzeko itxaropena du, eta Txinako inposaketei aurre egiten jarraituko duela hitzeman du. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira berriro

Mende bat geroago, paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira, berriro, Eiffel dorretik gertu. Uztailaren 5a eta abuztuaren 31 bitartean izango da bertan bainatzeko aukera, eta hiru gune egokitu dituzte horretarako: hirigune historikoaren parean (udaletxe ondoan), mendebaldean Eiffel dorrera begira eta hego-ekialdean, Bercyn. Parisko Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak izan eta urtebetera heldu da albistea, duela urtebete, hainbat gorabeheraren ondorioz, uraren kalitatea zalantzan jarri ostean.

Gehiago kargatu