Hauteskunde presidentzial historikoak egingo dituzte igande honetan Mexikon
Presidentziarako hauteskunde historikoak egingo dituzte gaur Mexikon. Izan ere, ezkerrak izan dezake presidentziako giltza, hainbat hamarkadatan lortu gabe egon ostean, Andres Manuel Lopez Obrador politikari beteranoaren eskutik. Azken urteko inkesten arabera, faborito nagusia da.
Azken galdeketek botoen % 50 eman diote ezkerreko hautagaiari; hala balitz, garaipena lortuko luke, itzuli bakarreko hauteskunde sistema baitute Mexikon.
Dena den, Lopez Obradorrek badaki posible dela iragarpenak ez betetzea. 2006an saiatu zen presidentziara iristen, baina galdu egin zuen. 2012an ere ahalegina egin zuen arren, bigarren geratu zen, Enrique Peña Nietoren atzetik.
Hortaz, gaurkoa hirugarren saiakera izango du. MORENA mugimenduak gidatutako koalizio ezkertiarrarekin egingo du lehia, Lanaren eta Topaketa Sozialaren Alderdiarekin (Juntos Haremos Historia).
PRD alderdia izango du aurrean Lopez Obradorrek. Ezkerreko talde horrek Ricardo Anaya buru duen koalizioarekin bat egitea erabaki du, PAN eta Herritarren Mugimenduarekin, kontserbadoreak biak. Anaya hautagaia bigarren postuan ageri da inkesta guztietan, botoen % 25 izango bailituzke.
Horrez gain, Jose Antonio Meade PRI alderdiko hautagaia ere presidentziarako lehian arituko da gaurko hauteskundeetan. Botoen % 20 lortuko dituela aurreikusi dute inkestek.
Azken hamarkaden Mexikok izan duen lehen presidente ezkertiarra
Iragarpenak betetzen badira, ezkerrak azken hamarkadetan Mexikon izandako lehen presidente ezkertiarra izango da Lopez Obrador.
"Iraultza baketsua izango da, txukuna baina sakona. Erradikala esango nuke nik", adierazi zuen hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldian, joan den asteazkenean.
Gizarte arloko gaien inguruan, erregaien prezioak bere horretan utziko dituela hitzemateaz gain, nekazaritza produktuen prezioak mugatuko dituela esan du. Halaber, soldatak, pentsioak eta bekak ugaritzeko asmoa azpimarratu du Lopez Obradorrek.
Kanpaina odoltsua
130 politikari hil dituzte Mexikon hauteskunde kanpainan: besteak beste, Lopez Obradorren MORENA alderdiko bost kide. Aste honetan bertan hil dituzte tiroz Oaxacako landa eremuan.
Estatuko buru berriaz gain, 3.400 karpu publiko berrituko dituzte gaurko hauteskundeetan (alkateak, gobernadoreak, diputatuak eta senatariak), eta horrek eragin du indarkeria oldea. Izan ere, antolatutako krimenaren eta politikaren arteko lotura estuagoa da politika maila horietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.