NATOren bilera Bruselan, gastu militarra handitzeko eskaera mahai gainean dela
Aliantza Atlantikoa (NATO) osatzen duten herrialdeetako buruzagiek goi-bilera egingo dute gaur-biharretan Bruselan, gastu militarra handitzeko Donald Trump AEBko presidenteak egindako eskaera mahai gainean dutela. Aliantzaren bilera batean gastu militarra handitzea erabaki bazuten ere, zenbait herrialdek ez dute adostutakoa bete, eta horixe bera aurpegiratuko die Trumpek.
Trumpen eskakizunek goi-bileran jorratuko diren beste gaiak itzalpean uzteko arriskua badago ere, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia baikor agertu da eta "emaitzak" lortuko dituztela uste du. Politikari norvegiarrak azpimarratu duenez, aldeen arteko desadostasunek ez dute zertan eragin negatiboa izan erakundean. Are gehiago, oinarrizko gaietan akordioak lortzeko gai izango direla iritzi dio.
Goi-bileraren aurreko egunetan, Trumpek behin baino gehiagotan agertu du bere haserrea Aliantzaren finantziazioarekin. Haren esanetan, AEBren ekarpena handiegia da Europako bazkideek eta Kanadak egiten dutenarekin alderatuta. Ildo horretan, onartutako helburua betetzea eskatzen die, hots, 2024rako barne produktu gordinaren % 2 gastu militarrera bideratzea. 2014an adostutako helburu horrekin krisi ekonomikoaren garaian izan ziren murrizketekin amaitu nahi zuten. Dena den, Europako iturrien esanetan, adostutako helburua "gidalerro politikoa" baino ez da; alegia, ez da loteslea. Trump, ordea, ez dago ados interpretazio horrekin.
Gaur egun, Europako herrialdeen artean Greziak, Erresuma Batuak, Estoniak eta Letoniak soilik betetzen dute % 2ko helburua, eta 2024rako 15 herrialdek lortuko dute, herrialdeek aurkeztutako planen arabera. Stoltenbergek adierazi duenez, Europako aliatu guztiek eta Kanadak aurreikuspenak betetzen badituzte NATOk 266.000 milioi dolar gehiago izango ditu defentsan gastatzeko.
Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak lehen aldiz hartuko du parte Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea osatzen duten herrialdeetako estatuburuen eta gobernuburuen batzarrean. Espainiak ez du oraingoz gastu militarrerako helburu hori betetzeko bere asmoen berri eman. Dena den, Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministro ohiak adierazi zuenez, Espainia % 1,53ra iritsiko da 2024an.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.