Ortegak kolpista izatea egotzi die gotzainei eta autodefentsarako deia egin du
Daniel Ortega Nikaraguako presidenteak "kolpistak" izatea egotzi die herrialdeko gotzainei, Amerikako Estatuen Erakundeari (OEA) aurre egin dio eta bere jarraitzaileei "autodefentsa"rako deia egin die. Dagoeneko hiru hilabete igaro dira Nikaraguako agintariaren kontrako protestak hasi zirenetik eta Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordearen arabera, gutxienez 277 pertsona hil dira.
39 urte bete ditu iraultza sandinistak eta indar erakustaldia egiteko baliatu du Daniel Ortega presidenteak, Managuan ospatu den urteurren ekitaldian. Salatu duenez, barruko eta kanpoko indarrek bultzatutako "konspirazio" baten biktima da. Haren esanetan, "indar horiek" Nikaraguako gotzainen "konplizitatea" dute. Hain zuzen ere, elizgizonak bitartekari lanak egiten ari dira Nikaraguako krisian.
"(Gotzainak) kolpistekin konprometituta daude. Kolpisten planaren parte ziren", adierazi du presidenteak Managuako Fedearen plazan, milaka lagunen aurrean, egin duen agerraldian. "Min ematen dit hau esatea, katolikoa naizelako eta gotzainak asko estimatzen eta errespetatzen ditudalako", nabarmendu du. Ildo horretan, atzera egiteko eskatu die gotzainei.
Halaber, bere hitzaldian Amerikako Estatuen Erakundeari (OEA) desafio egin dio. Izan ere, batzorde iraunkorrak ebazpen bat onartu zuen asteazkenean, Nikaraguari hauteskundeak aurreratzeko eskatuz. "Nikaraguako erabakiak ez dira Washingtonen (OEAren egoitzan) hartzen, Managuan baizik", azpimarratu du.
Bestalde, Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak egindako kontaketaren arabera, duela hiru hilabete herrialdean protestak hasi zirentik 277 pertsona hil dira.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, defentsan eta segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.