Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Danbatekoa Macroni

Europako ultraeskuindarrek ez dute euren poza eskutatzen Macronek dituen zailtasunen aurrean, euren arerio nagusitzat bait dute.

Nicolas  Hulot,  Frantziako ekologia  ministroaren  dimisioa esanguratsua da hainbat  arrazoiengatik. Adierazi du  badoala  ezinezkoa ikusten duelako politika ekologista eraginkor bat egitea, batez ere neurri ekologikoak hartzea interesatzen etzaien  presio taldeek duten eraginagatik.

Hau  baliagarria da Frantziarentzat baina baita beste hainbat  herrialdentzat ere. Hulot gainera  danbatekoa emanez  doa,  aldez  aurretik Macroni horren berri eman gabe.  Hulot oso ezaguna da Frantzia  bere telebista programengatik eta  Macronen fitxaketa izarra izan zen.

Kolpe  gogorra da presidentearentzat,  bere  onarpen maila  oso bajua den unean. Europako  ultraeskuindarrek  ez dute euren  poza eskutatzen  Macronek dituen  zailtasunen aurrean, euren  arerio nagusitzat bait dute. Atzo Milanen  bilera  bat egin zen  Matteo  Salvini Italiako  lehen ministro-ordearen eta  Victor  Orban Hungariako lehen ministroaren artean. Europako  ultraeskuinaren egungo  buruzagiak.

Adierazi zuten  datorren  urtean egingo diren Europako hauteskundeetan helburu nagusia Macron  garaitzea dutela, euren esanetan bera bait da inmigrazioa  babesten duten alderdien  buru. Europako Parlamentuan  ultraeskuineko talde indartsu bat  sortu nahi dute Europak itxi ditzan, are gehiago, bere  mugak  inmigranteei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X