Puerto Ricon ia 3.000 pertsona hil ziren iaz Maria urakanaren eraginez
Puerto Ricon 2.975 pertsona hil ziren iaz Maria urakanaren eraginez, herrialde horretako gobernuak asteazken honetan jakitera eman duenez. 2017ko irailean, uhartea "hondamendi-gune" izendatu zuten, urakanak herrialdea gogor kolpatu eta ehunka etxebizitza suntsitu ondoren.
Hasieran, hildakoak 64 besterik ez zirela zioten agintariek, baina George Washington Unibertsitateak egindako ikerketa baten datuak aintzat hartu ditu orain Ricardo Rossello Puerto Ricoko gobernadoreak. 2017ko irailetik 2018ko otsailera bitartean urakanaren eraginez hil diren pertsona guztiak zenbatu dituzte txosten horretan.
Harvard Unibertsitateak antzeko beste ikerketa bat egin zuen maiatzean, eta 3.299 familiarekin harremanetan jarri ondoren, urakana iritsi eta urtea amaitu bitartean 4.645 lagun hil zirela ziurtatu zuen. George Washington Unibertsitateak azaldu duenez, uhartetik ihes egin zuten pertsonak zenbatu dituzte balantzea egiteko orduan. Azken datuen arabera, Puerto Ricoko biztanleriak % 8 egin zuen behera.
Maria urakanak eremu txiroenetan eragin zituen kalte larrienak, eta 2016ko epe bereko datuekin alderatuta, heriotza-tasak % 60ko igoera izan zuen iaz inguru horretan. Adineko pertsonei dagokienez ere, heriotza-tasak gorakada nabarmena izan zuen, % 35 egin baitzuen gora. Dena dela, George Washington Unibertsitateko ikertzaileek esan dutenez, epe horretan hildako herritarren senideekin harremanetan jarriko dira, urakanaren ondorioz horietako zenbat hil ziren egiaztatzeko.
Oker egindakoak onartu ditu
Maria urakanak uhartea erabat hondatuta utzi zuenetik urtebete igaro denean, herrialdea bere onera ekartzeko lanean jarraitzen dute agintariek. Izan ere, suntsitutako etxeez gain, kaltetutako eremu askotan urik edota elektrizitaterik gabe jarraitzen dute oraindik. Guztira, 77.000 milioi euroko kalte materialak zenbatu dituzte.
Puerto Ricoko Gobernuaren eta Donald Trumpen artean desadostasun handiak izan ziren hondamendi naturalaren ostean, bi aldeek elkarri leporatu baitzioten gertatutakoaren ardura. Dena dela, Rossellok "oker egindakoak" onartu ditu. "Protokolo bat prestatuta genuen, baina urakana iritsi arte ez ginen ohartu horrekin ez zela nahikoa", aitortu du.
Azkenik, hildakoak 64 besterik ez zirela uste zutela erantzun die hildakoen kopuruaren inguruko balantze ofiziala gaurkotzen denbora asko eman dutela leporatu dietenei.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.