Herbehereak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez hiru pertsona zauritu dira Amsterdamgo tren geltokian izandako erasoan

Bertako Poliziak berri eman duenez, ustezko erasotzailea tiroz zauritu dute. Oraingoz, hipotesi guztiak zabalik daude.
Amsterdamgo tren geltokia. Argazkia: @OZGURAYDIN30
Amsterdamgo tren geltokia. Argazkia: @OZGURAYDIN30

Herbehereetako segurtasun indarrek tiroz zauritu dute, ustez, Amsterdamgo tren geltokian bi pertsona labanaz zauritu dituen gizonezkoa, Amsterdamgo Poliziak Twitter bidez jakinarazi duenez.

Guztira, larrialdi zerbitzuek hiru zauritu eraman dituzte ospitalera, tartean, ustezko erasotzailea.

Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko, eta hipotesi guztiak zabalik daude.

Bestalde, Polizia gertaeraren lekukoak bilatzen ari da gertaturikoa argitzeko. Halaber, irudiak dituztenei bidaltzeko deia egin die.

Gertaturikoa tarteko, tren zerbitzuaren zati bat eten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X