Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek xantaia egin die palestinarrei

Palestina Askatzeko Erakundeak Washingtonen duen egoitza ixtea agindu du AEBko presidenteak; Palestinaren enbaxadaren pareko da egoitza hori.

Palestina Askatzeko Erakundeak Washingtonen duen egoitza ixtea agindu du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Egoitza Palestinako enbaxadaren parekoa da, eta beraz, Trumpek palestinarren kontra hartutako beste presio neurrietako bat da. Israeldar eta palestinarren artean bake plana sustatu nahi duela dio Trumpek; praktikan, ordea, palestinarrei presioa egiteko plan bat ari gara ikusten, Israelen mesederako eta palestinarrek kalterako, noski.

Trumpek orain Palestinako enbaxada itxi du; aurrez, AEBek Tel Aviven zuten enbaxada Jerusalenera aldatzea erabaki zuen. Erabaki horrekin Jerusalem Israelen hiriburu bakartzat jo zuen Trumpek; palestinarrek ere, euren hiriburua izatea nahi badute ere.

Gainera, Trumpek kendu egin die palestinarrei laguntza humanitarioa eta jada Nazio Batuen agentziari ez dio ematen palestinar errefuxiatuentzat bideratzen den dirua. Horrek guztiak agerian utzi du negozioetan zein politikan Trumpek darabilen estrategia: lehendabizi, pistola jartzen dizu buruan, eta gero, baztertu ezingo duzun eskaintza bat duela esaten dizu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X