Hondamendi naturala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako baino gehiago utzi dituzte Indonesian

Desagertu ugari daude, horien artean 61 atzerritar, eta 540 zauritu larri dira. Biktimen zati bat hobi komun batean lurperatzeko asmoa dute agintariek, gaixotasunak saihesteko.
18:00 - 20:00
Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako utzi dituzte Indonesian

Gutxienez 1.203 pertsona hil dira lurrikaren eta tsunamiaren ondorioz Indonesian, Ekintza Azkarreko Taldeak (ACT) emandako azken balantzearen arabera. Hondamendia iragan ostiralean gertatu zen, Celebes uhartean.

“Hildakoak 1.203 dira jadanik”, jakitera eman du Insan Nurrohman ACTko presidenteordeak, Antara bertako albiste-agentziak aipatuta.

Biktima kopuru handiena Paluko Petobo auzoan izan da; “tsunamiak guztiz suntsitu eta txikitu zuelako”, zehaztu duenez. Guztira, 700 hildako zenbatu dituzte bertan.

Hala ere, hildakoen kopuruak gora egitea espero dutela argi utzi du Insanek; izan ere, oraindik desagertu ugari daude, horien artean 61 atzerritar, eta 540 zauritu larri dira zenbait ospitaletan.

Oraingoz 16.732 pertsona ebakuatu dituzte 123 toki ezberdinetara Palu hirian, baita Donggala, Sigi eta Parigi Moutong barrutietan ere.

 

"Tsunamiak Paluko Petobo auzoa guztiz suntsitu eta txikitu zuen"

 

Arduradunaren hitzetan, lurrikarak eta tsunamiak Palun zein Donggalan eragindako triskantzaren berri emateko arazoak dituzte, argindar eta komunikazio faltagatik.

Igandean suntsitutako zonaldea bisitatu ondoren, Joko Wiodo Indonesiako presidenteak gaur iragarri duenez, tragediari aurre egiteko nazioarteko laguntza onartuko du herrialdeak.

Bitartean, lurrikarak eta tsunamiak astindutako zonan etsipena nagusi da. Jakarta Post egunkariak jakinarazi duenez, onik atera den jendea laguntza daramaten kamioiak atzeman eta hustu ditu, egunak jan eta edan barik eman ondoren. Poliziak jende-oldeari aurre egiteko kapaz ez dira izan.

INDONESIA AIREPORTUA EFE

Paluko Mutiara Sis Al Jufri aireportua. Argazkia: EFE

Gainera, asteburuan zehar gasolindegiak, bitxi-dendak eta kutxazain automatikoak garbitu dituzte. Horregatik, lapurren aurka tiro egiteko agindua eman du Poliziak.

Bestalde, milaka pertsona Paluko Mutiara Sis Al Jufri aireportuan bildu dira, uhartetik ateratzeko itxaropenarekin. Egunkariaren arabera, larunbatetik bertan dira, bero ikaragarria jasaten eta janaririk edaririk gabe, kartoi edo lastairen gainean kanpaturik. Aireportuko agintari batek azaldu duenez, igande gauean 5.000 pertsona zeuden, eta “kopuruak gora egiten jarraitzen du”.

Hildakoak hobi komun batean lurperatzeko asmoa agertu dute agintariek. Dedi Prasetyo Poliziako bozeramaileak igandean ohartarazi zuenez, “gorpu batzuk desegiten hasi dira”.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X