SISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5,9 graduko lurrikara izan da Kuban

Lurraren astindua Kubako ekialdeko hiru probintziatan nabarmen izan dute, baina agintariek zabaldutako datuen arabera ez da inor zauritu eta sismoak ez du kalterik eragin.

Richter eskalan 5,9  graduko maila hartu duen lurrikara batek Kubako ekialdea astindu du bart, eta hildakorik utzi ez dituen arren, hiru probintziatan nabarmen izan dute lurraren astindua. Zehazki, Santiago de Cuban, Holguinen eta Guantanamon sentitu dute dardara.

Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak jakinarazi duenez, lurrikara 10 km-ko sakoneran sortu zen atzo, larunbata.

Besteak beste, Guantanamo probintziako Baracoa, Caimanera eta Maisi udalerrietan, Holguin probintziako Moa, Sagua de Tanamo eta Mayari udalerrietan, eta Santiago de Cubako Songo-La Maya eta Segundo Frente udalerrietan.

Uharteko ekialdea, eta, bereziki, Santiago de Cuba probintzian kokatuta dauden udalerriak dira lurraren astinduak jasateko arrisku gehien dutenak.

2017ko urtarriletik ekainera bitartean, inguru horretan izandako 3.140 lurrikaren berri izan zuen Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak. Dena dela, horietatik soilik hamaika nabaritu zituzten herritarrek.

Larunbat honetan izandako lurrikararekin, urtea hasi zenetik 12 lurrikara zenbatu dituzte jada Kuban. Azken lurrikara horrek Haitin hamaika hildako eta 100 zauritutik gora utzi dituen sismoak izandako indar bera izan du Richter eskalan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X