Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eta gainera, Gibraltar

Erresuma Batuak eta Europar Batasunak 'brexit'aren inguruan adostutako akordioak ez du argi jasotzen Espainiaren beto eskubidea kolonia britainiarren kontura.

Brexit-a nahikoa konplikatua ez… eta orain, Gibraltar azaldu da. Brexit-aren auzia hasi zenean, agerian geratu zen mugen arteko bi arazo handi agertuko zirela: Irlandakoa eta Gibraltargoa. Europako buruzagiek onartu zuten, gai honetan, Irlanda eta Espainiako Gobernuek beto eskubidea izango zutela. Dublinek eta Madrilek oniritzia eman behar zieten negoziazioei. Horrela izan da Irlandaren kasuan. Baina, behin dokumentua mahai gainean jarrita, Espainiak dio dokumentu horretan ez dela argi eta garbi azaltzen beto eskubidea; dokumentu hori ez dela eurak hasieran ikusitakoa, norbaitek aldaketak egin dituela azken unean.

Espainiak gai horretan garbi azaltzen du Gibraltar ez dela lurralde britaniarra. Erresuma Batuak berak koloniatzat jotzen du, eta Nazio Batuen zerrendan lurralde kolonizatu bezala agertzen da. Beraz, Madrilen ustez, Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean negoziatzen denak ezin ditu Espainiaren interesak kaltetu; eta horretan Europar Batasun osoa ados zegoen, ez zuten eragozpenik jarri. Horregatik, ez du inork ulertzen zer gertatu den azken unean, eta zergatik dokumentuak ez duen garbi azaltzen beto eskubidea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X