Hegoamerika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelako Gorenak Maduro deitu du, berriz presidente izendatzeko

Buruzagi chavistak karguaren zina Asanblada Nazionalaren aurrean ez duela egingo azaldu du Goreneko presidenteak, erakunde hori oposizioak kontrolatzen duelako.
Maduroren jarraitzaileak Caracasen (Venezuela). Argazkia: EFE
Maduroren jarraitzaileak Caracasen (Venezuela). Argazkia: EFE

Berriro presidente izendatzeko, Nicolas Maduro estatuburua datorren ostegunerako deitu du Venezuelako Auzitegi Gorenak, azken hauteskundeetan garaipena erdietsi ondoren.

Nahiz eta Konstituzioak horrela aurreikusi, buruzagi chavistak karguaren zina Asanblada Nazionalaren (Parlamentua) aurrean ez duela egingo azaldu du gaur Maikel Moreno Goreneko presidenteak, erakunde hori oposizioak kontrolatzen duelako.

“2019-2025 eperako Venezuelako Errepublikaren presidente konstituzional bezala zina egiteko” urtarrilaren 10erako deitu dute magistratuek Maduro, Morenok Telesur telebistan iragarri duenez.

2016ko hasieran oposizioak gehiengoa lortu zuen Asanblada Nazionalean, aste batzuk beranduago Ganbera “auzi-ihesean” zegoela ebatzi zuen Gorenak, eta orduz geroztik Madurok ez du diputatuen aurrean azalpenik eman behar. Bien bitartean, gainerako botere publikoek ez dituzte legegilearen erabakiak kontuan hartzen.

“Nicolas Maduro herritarrak, jarduneko eta presidente hautetsiak, zina Parlamentu nazionalaren aurrean egitea eragozten du” egoerak, adierazi du gaur Morenok.

Iragan maiatzean, Madurok bozen % 70 eskuratu zituen hauteskundeetan. Oposizioak parte hartzeari uko egin zion, bidezko lehia garden bat izateko baldintzarik ez zegoela iritzita. Argudioen artean, oposizioko buruzagi nagusien inhabilitazio politikoa aipatu zuten.

Ostegunetik aurrera Madurori legitimotasuna aitortuko ez diola esan du Parlamentuak. Salatu duenez, herriko lehen magistratura “usurpatuko” du buruzagi chavistak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X