AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mexikoko mugan harresia eraikitzea aginduko du Trumpek

"Iraganean, harresia eraikitzearen alde agertu ginen gehienok, baina ez genuen erabakia gauzatu. Halere, harresia eraikitzea aginduko dut", esan du Trumpek.
Donald Trump AEBko presidentea
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak baieztatu du Mexikoko mugan harresia eraikitzea aginduko duela, eta inguru horretako krisiari amaiera emateko asmoz, Administrazioak Kongresuari "zentzuzko" proposamena bidali diola.

"Iraganean, harresia eraikitzearen alde agertu ginen gehienok, baina ez genuen erabakia gauzatu. Halere, harresia eraikitzea aginduko dut", esan du Trumpek 2017ko urtarrilean boterera heldu zenetik emandako Batasunaren Estatuari buruzko bigarren hitzaldian.

Aipatu bi herrialdeak banatzeko eraiki nahi duten harresiak eztabaida piztu zuen Kongresuan, eta Administrazioa 35 egunez itxi behar izan zuten orduan. Hori dela eta, Trumpen hitzaldia astebete atzeratu zuten.

Trumpek ziurtatu du hitz egiten dabiltzan bitartean "etorkin uholdea" ari dela iristen AEBra. Halaber, ohartarazi du langileriaren eta AEBko klase politikoaren arteko banaketaren isla dela hori.

AEBko presidentearen esanetan, Kongresuari egindako proposamenak, besteak beste, giza laguntza, drogak antzemateko mekanismoak eta umeen trafikoa saihesteko neurriak hartzen ditu bere barnean.

Alabaina, etorkin ilegalen aurka agertu da berriro ere, eta honakoa gaineratu du: "Atzerritar kriminalek estatubatuar ugari hiltzen dituzte urtero".

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X