Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar jihadisten itzulera

Euren herrialdean jaiotako jihadisten ardura har dezatela eskatu die Trumpek herrialde europarrei.

Europa Estatu Islamikoari lotutako beste arazo bati aurre egin beharrean da, hain zuzen, jihadisten kalifa herria garaitua izan denean Sirian. Porrot horretan ezinbestekoak izan dira Siriako Indar Demokratikoak, kurduek eta al-Assaden aurkakoak diren arabiarrek osatu duten koalizioa da. Eurak dira jihadistei azken kolpeak eman dizkietenek, eta horretarako Estatu Batuen laguntza militar garrantzitsua jaso dute.

Kurduek euren zaintzapean dituzte milaka preso jihadista. Horietatik, mila inguru atzerritarrak dira, berrogeiren bat herrialdeetakoak. Herrialde musulmanetako militante jihadista ugari Siriara joan zen gerra santua egitera jihadista siriar eta irakiarrekin batera; baina bada era berean, europar jatorriko jihadista kopuru esanguratsu bat. Kurduek diote ezin dutela euren kargu egin, euren jatorrizko herrialdeek hartu behar dituztela epaituak izan daitezen.

Trumpek arrazoi eman die eta eskatu die herrialde europarrei euren herrialdean jaiotako jihadisten ardura har dezatela. Horrek arazo hirukoitza eragiten du: Ziurtatu behar da itzultzen direnean ez direla segurtasunarentzat arazo izango, nahiko korapilatsuak diren epaiketak prestatu behar dira eta bermatu behar da behin zigorra betetakoan, gizartean txertatzeko gaitasuna izango duten hiritarrak izango direla. Erronka handia da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X