AfD alderdi ultraeskuindarra bigarren indarra bihurtu da Saxonian eta Brandenburgon
Alemaniarentzat Alternatiba (AfD) alderdi ultraeskuindarra bigarren indar politikoa bihurtu da Brandenburgo eta Saxonia eskualdeetako parlamentuetan, igande honetan egindako hauteskundeetako lehen emaitzen arabera.
Saxonian, Angela Merkel kantzilerra buru duen Batasun Kristau Demokrata (CDU) izan da alderdi bozkatuena: botoen % 32,5 lortu ditu, 2014an baino zazpi puntu gutxiago. Bigarren indarra AfD alderdia izan da, botoen % 27,8rekin (aurreko hauteskundeetan baino ia 20 puntu gehiago). Hirugarren indarra Ezkerreko Alderdia da, botoen % 10,1 lortuta (duela bost urte baino zortzi puntu gutxiago); ondoren, Berdeak (% 8,4) eta Alderdi Sozialdemokrata historikoa (SPD, % 7,8) daude.
Brandenburgon, berriz, SPD alderdi sozialdemokrata izan da lehen aukera, botoen % 26,1 lortuta (aurreko hauteskundeetan baino bost puntu gutxiago). Bigarren indarra CDU izan da, botoen % 15,7 bereganatu baititu (2014an baino zortzi puntu gutxiago). Ondoren, Ezkerreko Alderdia (% 10,7, duela bost urte baino zazpi puntu gutxiago) eta Berdeak (% 10,6 eta aurrekoan baino lau puntu gehiago) daude, hurrenez hurren.
Horrela, SPDk eskualdeko parlamentuko 88 eserlekuetatik 25 eskuratuko lituzke, AfDk 23 eta CDUk 15. Berdeek eta Ezkerreko Alderdiak 10 ordezkari izango lituzkete bakoitzak, eta Hautesle Libreak osatzen dutenek, 5. Datu horiekin, baliteke SPDK, Berdeek eta Ezkerreko Alderdiak koalizio-gobernua osatzea, elkarrekin 45 ordezkari baitituzte.
Bereziki nabarmentzekoa da hauteskunde hauetan izandako parte-hartze altua, 2014an baino askoz ere handiagoa izan baita. Saxonian, hautesleen % 65ek eman dute botoa, duela bost urte baino % 39 gehiago; Brandenburgon, berriz, % 60,5era iritsi da parte-hartzea (2014an % 47,9koa izan zen).
Dena dela, maiatzean izandako Europako hauteskundetan edota duela bi urteko Parlamentu federalerako hauteskundeetan (Saxonian hautesleen % 75,4k bozkatu zuten, eta Brandenburgon, % 73,7k) ere igandean bezalako parte-hartzea altua egon zen.
"Oso pozik nago emaitzekin, baina AfD ez da oraindik lehen indarra", adierazi du Alexander Gauland AfDko buruak lehen datuen berri izan ostean. "Gure lana hasi berria da", nabarmendu du bere aldetik Joerg Meuthenek, AfDko ordezkariak, eta bere alderdia ez dela ez erradikala ez eskuin muturrekoa nabarmendu du.
AfDko beste buruzagi batzuek "egun historiko" honetan lortutako emaitza "arrakastatsuak" azpimarratu dituzte, eta aurrerantzean euren ikuspuntua kontuan izan gabe gainerako alderdiek ezingo dutela politika egin nabarmendu dute. Andreas Kalbitz Brandenburgon AfDk duen zerrendaburuak adierazi duenez, bere alderdia "geratzeko" etorri da.
Bien bitartean, Lars Klingbeil SPDko idazkari nagusiak zuzendaritza federalaren erantzukizuna onartu du, eta AfD eta CDUren arteko "polarizazioa" nabarmendu du. "Honakoa da honetaz ikas dezakeguna: herritarrei interesatzen zaizkien gaietan jarrera argia eta arreta behar da", azaldu du Brandenburgon bere alderdiak lortutako garaipenari aipamen eginez.
Bestalde, Hans-Georg Maassen CDUko kideak bere alderdiaren "porrot gogorra" onartu du Saxonian egindako agerraldian. "Saxonian, botoen % 32 lortu ditu CDUk, baina botoen % 56 lortu zituen duela 20 urte", gogoratu du. Brandenburgon lortutako emaitza, berriz, "tamalgarritzat" jo du, zuzenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.