Haizate ultraeskuindarra Ekialdeko Alemanian
Bigarren Mundu Gerra hasi eta 80 urtera, eskuin muturrak izugarrizko gorakada izan du Saxonia eta Brandenburg eskualdeetako hauteskundeetan. Alemaniarako Alternativa alderdiak botoak bikoiztea lortu du Brandenburgen, eta ia hirukoiztu egin ditu Saxonian.
Frank-Walter Stenmeier presidente alemaniarrak gerra hura gogoratzeko egindako ekitaldian poloniarrei barkamena eskatzen zien bitartean, Saxoniako boto-emaileen botoen % 30 eta Brandenburgekoen bozen % 20 botoa jaso zuen, nazismoaren nostalgiko askok babesa hartutako alderdian.
Jaitsi direnak ez dira soilik sozialdemokratak eta kristau-demokratak izan; Die Linkek (Ezkerra) ere boto-galera izan du. Ekaitzari eutsi dioten bakarrak Berdeak izan dira, zertxobait gora egin baitute horiek.
Jakin badakigu honek ez duela ondorio praktikorik izango. Alemaniarako Alternativak ez du lortu lehen indarra izatea, ez Saxonian ezta Brandenburgen ere (bigarren geratu da), eta ez da eskualdeetako gobernuetan sartuko, beste alderdietatik inor ez baitago eskuin-muturrarekin akordiorik egiteko prest.
Dena den ukaezina da: Berlingo Harresia erori zenetik 30 urte betetzear direnean, ultraeskuina aparra bezala gorantz doa Ekialdeko Alemanian.