Hauteskundeak Bolivian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Evo Moralesek Carlos Mesarekin neurtuko ditu indarrak bigarren itzulian

Boliviako presidenteak hiru hauteskunde jarraian irabazi ditu lehen itzulian gehiengo oso zabala lortuta.
Morales bigarren hauteskunde txanda batera aurkeztu beharko da. Argazkia: EFE

Evo Morales presidente boliviarrak Carlos Mesa oposizioko buruarekin neurtuko da indarrak bigarren itzulian. Seguruenik, abenduan egingo dute, Boliviako Hauteskunde Auzitegi Gorenak igandean aurreikusitako emaitzak betez gero.

Hauteskundeak laugarren aldiz jarraian irabazten saiatu da Morales, baina botoen % 45,28 lortu ditu oraingoan, eta, beraz, bigarren itzulia beharko du. Botoen % 83,76 zenbatu ostean, oposizioko buruak botoen % 38,16 lortu ditu, behin-behineko datuen arabera.

Emaitzak egiaztatzekotan, 2002tik lehen aldiz jo beharko du Moralesek bigarren itzulira. Orduko hartan, Gonzalo Sanchez de Lozadaren (2002-2003) aurka galdu zuen, baina ordutik Bolivian egin dituzten hiru hauteskundeetan gehiengo oso zabala lortuta nagusitu da.

Atzerapena botoen zenbaketan

Amerikako Estatuen Erakundeak aurretiazko botoen zenbaketan izandako bat-bateko etenaldia azaltzeko eskatu dio Boliviako Hauteskunde Auzitegi Gorenari.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X