Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jasan ezinezko indarkeria matxista Errusian

Errusian urtero 12.000 emakume baina gehiago hiltzen dira euren bikoteen esku. Ia ez dago indarkeria matxistaren aurkako legerik.

Errusian urtero 12.000 emakume baina gehiago hiltzen dira euren bikoteen esku. Ez dago indarkeria matxistaren aurkako legerik.

Kateryna Menschikova senar ohiak jipoitu du bi eta hiru urteko semeen aurrean. Buruan eta aurpegian jaso ditu golpeak. Azkenean, mehatxuka, etxetik alde egiten du senar ohiak. Auzoko baten etxetik deitu dio Katerynak poliziari. Erasotzailea berriz etxera itzuliko den beldur da. Ez du berarengana edo semeengana hurbiltzerik nahi. Errusian, ordea, ez dago urruntze legerik.

Indarkeria matxistaren aurkako legea onartzeko 42 saiakera egin dira parlamentuan eta denek egin dute porrot. 43. saiakera da oraingoa, nahiz eta elkarte feministek ez legea ez dela nahikoa salatu. Ezkondu gabeko bikoteak, adibidez, ez daude ezkondutakoak bezain babestuta, diote elkarte feministetako kideek. Eliza ortodoxoko edo talde ultrakontserbadoreetako kideentzat, ordea, "urrunegi" doa legea, "familia eta balore moralak apurtzen baititu".

Joan den igandean amaitu zen legeari emendakinak aurkezteko epea, eta ordura arte milaka aurkeztu dira, nahiz eta horrek zer esan nahi duen ez dagoen argi. Dimitrij Medvedev lehen ministroak “familia barneko indarkeriaz” hitz egiten du,  baina gobernuak zer egingo duen ez du esaten. Errusian indar ultrakontserbadoreak bitarteko guztiak jarriz ari dira borrokan.

Nazioaren etsaia

Ajona Popova emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da. Legedi eraginkor baten alde borroka egiteagatik heriotza mehatxuak jasotzen ditu. "Nazioaren etsai moduan markatzen gaituzte, eta pankartetan guri tiro egitera bultzatzen dute jendea", dio.

Errusian zaila da indarkeria zenbat biktima utzi dituen jakitea, poliziak ez dituelako hainbat salaketa kontutan hartzen, eta  biktima ez baitira salaketa aurkeztera ausartzen. Indarkeria matxistaren % 40 etxean gertatzen da, ministerioaren datuen arabera.

Milaka emakume hiltzen dituzte urtean 12.000 eta 14.000 artean, datu ofizialen arabera. Errusiak 145 miloi biztanle ditu.

Bi bider biztanle gehiagorekin, Amerikako Estatu Batuetan urtero 1.800 emakume hiltzen dituzte.

Alemanian, 83 milioi biztanlerekin, 122 emakume hil zituzten iaz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X