Libiari buruzko Berlingo konferentzia
Berlingo Konferentzian izan diren 11 buruzagik, Putin, Macron, Johnson, Erdogan eta Merkel horien artean, bakearen oinarriak ezartzeko asmoz Libian atzerriko herrialdeek egiten dute esku hartzeari amaiera ematea erabaki dute. Lortu berri den su etena finkatzeko helburuz Nazio Batuek 2011an erabakitako arma enbargoa errespetatzea ere adostu dute. Sekula ez da bete izan.
2011. urtean Gadafi Koronela boteretik bota zutenetik, Afrika iparraldeko herrialdeak bizi duen gerra zibilari amaiera jartzen saiatu da Berlingo Konferentzia. Libiako gerran bi etsai nagusi daude. Ondorengoak dira horiek: Nazio Batuek aitortutako Fayez al- Sarraj Tripoliko gobernuko lehen ministroa; eta ekialdeko gobernu errebeldea babesten duen Txarifa Haftar jenerala. Hegoaldea ere kontrolpean du azken horrek. Haftarren indarrek Libia ekialdeko islamisten aurka borroka egin, eta Bengasi eskuratu zuten 2014an.
Nazioarteko potentziak ez datoz bat beren babesa bati ala besteari ematerakoan. Fayez al Sarraj lehen ministroak eta Nazio Batuek errekonozitutako gobernuak Qatar eta Turkiaren babesa dute. Ostera, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Jordania, Saudi Arabia eta Errusia Haftar jeneralaren alde daude.
Europa zatitua Libiako gerraren aurrean
Italia potentzia kolonial ohia Sarraj lehen ministroaren alde dago. Erromako gobernuak interes ekonomiko handiak ditu Libian. ENI, Italiako energi enpresa erraldoia, atzerriko ekoizle handiena da herrialde honetan. Merkatuaren % 45 du.
Berlinago Konferentzian bitartekari lana egiten saiatu da Alemania, Siriako egoera Libian errepikatu ez dadin.
Frantziak, ostera, Haftar jeneral errebeldea babestu du, nahiz eta babes hori agerikoa ez izan. Izan ere, Hafarrek Frantziako militarrei lagundu zien terrorista islamisten aurkako borroketan Sahel eremuan.
Estatu Batuek ofizialki Nazio Batuek errekonozitutako gobernua babestu arren, Trump presidenteak Haftar jeneralarenganako laudorioak egin zituen joan den apirilean, petrolio erreserbak babesten egindako lanagatik. Hil berean, jeneral errebeldeak Tripoli hiriburuaren aurkako erasoa hasi zuen. Garaipenarekin amaitu nahi du orain eraso hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.