Bielorrusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lukashenko presidentearen aurka manifestatu dira berriro Minsken

Hauteskunde-iruzurra eta oposizioari errepresioa egin izana leporatu diote milaka herritarrek. Oposizioak hauteskundeak berriro egitea eskatu du, baina aukera hori erabat errefusatu du presidenteak.
Bielorrusiako presidentearen aurka Minsken izandako protesta
Bielorrusiako presidentearen aurka Minsken izandako protesta. Argazkia: EFE

Alexander Lukashenko Bielorrusiako presidentearen aurkako beste protesta jendetsu bat izan da igande honetan herrialde horretako hiriburuan, Minsken alegia. Hauteskundeetan iruzurra eta oposizioari errepresioa egin izana leporatu diote manifestariek. Tentsio handiko unea bizi dira Sobietar Batasuneko errepublika ohian.

Independentzia plazan bildu dira herritarrak, "Uchodi!" oihupean ("Alde hemendik!"). Bitartean, segurtasun indarrek ohartarazi dute manifestazioa egiteko baimenik ez dutela, eta metro-sarrera guztiak itxi dituzte.

Barne Ministerioak gogoratu duenez, manifestazioa "legez kanpokoa da eta, oroitagarrien edo azpiegitura militarren aurkako erasoak egonez gero, "zigorrak" izango direla abisatu du.

Abuztuaren 22az geroztik Bielorrusiako Indar Armatuak borrokarako prest daude, azken 25 urteetan izandako aurrekaririk gabeko egoera dena, Lukashenko presidenteak berak azpimarratu duenez.

Abuztuaren 9an izandako Bielorrusiako presidentetzarako hauteskundeen emaitza ofizialen arabera, Lukashenkok bozen % 80,1 lortu zuen eta Svetlana Tijanovskayak, berriz, botoen % 10,12. Gainerako hiru hautagaiek bozen % 4 inguru eskuratu zuten guztira.

Bielorrusiako oposizioak hauteskundeak berriro egitea eskatu du, baina aukera hori erabat errefusatu du Lukashenkok. Oposizioak hauteskunde-iruzurra salatu du, eta nazioarte mailako herrialde gehienek ez dute Lukashenko presidentetzat aitortzen.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X