Bielorrusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lukashenko helikopteroz eta fusil bat eskuan zuela iritsi da presidentearen egoitzara

Sare sozialetan zabaldutako irudietan, Lukashenko helikoptero batetik jaisten ageri da, arropa beltzez jantzita, balen aurkako txalekoarekin, txapelarekin eta eskuan Kalashnikov fusil bat duela.
18:00 - 20:00
Lukashenko helikopteroz eta fusila eskuan zuela heldu da presidentearen bizilekura

Alexander Lukashenko Bielorrusiako presidentea helikopteroz iritsi da igande honetan presidentearen egoitzara, fusil bat eskuan zuela, oposizioak inguruan egindako protesta jendetsuen artean.

Sare sozialetan zabaldutako irudietan, Lukashenko helikoptero batetik jaisten ageri da, arropa beltzez jantzita, balen aurkako txalekoarekin, txapelarekin eta eskuan Kalashnikov fusil bat duela. Helikopterotik jaitsi ondoren, inguruan manifestaririk ote dagoen galdetzen dio bertan dagoen zaindari bati.

Presidentearekin batera, haren 15 urteko semea dago, kamuflajezko uniformea eta balen aurkako txalekoa jantzita; metrailadore bat eskuan duela.

Hain zuzen ere, Bielorrusiako presidentearen aurkako beste protesta jendetsu bat izan da igande honetan herrialde horretako hiriburuan, Minsken. Hauteskundeetan iruzurra eta oposizioari errepresioa egin izana leporatu diote manifestariek.

Protesten ostean, Lukashenko egun osoa bere egoitzan lanean egon dela azaldu du Natalia Eismont presidentetzako bozeramaileak, eta manifestariak iritsi direnean han zegoela ziurtatu du.

Testuinguru horretan, presidentearen egoitzari eraso egiten saiatu direla salatu du Eismontek, baina manifestariek "ez dute adorerik izan eta, zer gerta zitekeen ikusita, buelta eman dute eta kontrako norabidean ihes egin dute. Lukashenkok hiria zeharkatu du helikopteroz, eta, horren ostean, lanera itzuli da". Ildo horretatik, eskerrak eman dizkie presidentearen egoitzaren inguruan lanean izan diren segurtasun langileei.

Oposizioak hauteskundeak errepikatzea eskatzen du, baina Lukashenkok aukera hori baztertu du jada. Gainera, hauteskundeetan iruzur egin izana salatzen du oposizioak, eta nazioarteko herrialde askok ez dituzte emaitzak onartzen.

Ordutik, bielorrusiarrek manifestazio jendetsuak egin dituzte agintariaren aurka, 1994tik boterean dagoena. Gutxienez bi hildako, ehunka zauritu eta milaka atxilotu izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X