AEBko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mike Pence, Trump orekatzeko profil ezin hobea

Mike Pencek "kristaua, kontserbadorea eta errepublikanoa" bezala definitzen du bere burua. Penceren ideal politikoek AEBeko Alderdi Errepublikanoaren hegalik kontserbadoreenean kokatzen dute.
Mike Pence, Ameriketako Estatu Batuetako .
Mike Pence, Estatu Batuetako presidenteordea. Argazkia: EFE

Errepublikano peto-petoa, kristau konbentzitua, homofoboa eta sinbolo nazionalei oso atxikia, Trumpen oldarra jasaten jakin du. Mike Pencek eskarmentua du abokatu eta irrati-gidari gisa, baina bere ibilbide profesionala behin baino gehiagotan eten da Estatu Batuetako Kongresura sartzeko ahaleginengatik. Azkenean, 2001ean bere helburua lortu zuen. Pence AEBko presidenteordetzarako hautagaia da berriro.

Columbusen (Indiana) jaio zen, 1959ko ekainaren 7an. Mike Pencen aitona irlandar etorkina zen, eta Chicagoko autobus gidari izan zen. Miken aitak, Edward Pencek, bere aldetik,  zerbitzugune kate bat zuen Indianan, eta bere emaztea lehen hezkuntzako irakaslea zen.

Mike Pencen gurasoak irlandar demokrata katolikoak ziren. Hain zuzen, gaztetan Pence John F. Kennedy presidentea miresten hazi zen. Zuzenbidean doktoratu zen Indianako Unibertsitatean, eta abokatu eta irrati esatari gisa lan egin zuen politikan sartu aurretik. 35 urte daramatza Karen Battenekin ezkonduta, eta hiru seme-alaba dituzte

Pertsona leiala eta neurrikoa

Pence eskarmentu handiko politikaria da Estatu Batuetako Kongresuan. 2013 eta 2017 artean Indianako gobernadorea izan zen, eta azken urteetan abortua eta homosexualen arteko ezkontza bezalako gai sozialei lotuta, buruzagi kontserbadore gisa egin da ezagun. Trumpek erakusten duen irudi sutsu, iraingarri eta eztabaidagarria ezin hobeki balantzatzen du Pencek, AEBeko presidenteorde gisa.

Zenbaitetan, Trumpek edo haren familiako kideren batek egindako iruzkin edo azalpenak argitu behar izan ditu; izan ere, Pencek beti erakutsi du bere leialtasuna eta neurritasuna, baita gaiak justifikatzen zailak ziren kasuetan ere.

Indianako lorpenak eta lege polemikoak

Indianako gobernadore bezala, lege polemiko bat sinatu zuen, arrazoi erlijiosoetan oinarrituta homosexualei zerbitzuak ukatzea ahalbidetzen zuena. Bere kontrako presioagatik zuzendu behar izan zuen. Era berean, abortua baimentzen den kasuak gogortu zituen, eta lege berri batean zehaztu zuen ama batek ezin duela prozedura aukeratu fetuak "Down sindromea edo beste edozein desgaitasuna duenean". Epaile federal batek blokeatu egin zuen lege hori.

Bere politika ekonomikoa doktrina klasiko errepublikanoaren oinarrian dago: Indianaren historiako zerga jaitsierarik handiena onartu zuen, erakundeei beherapen fiskalak bultzatu zizkien inbertsioa erakartzeko eta bere bizitza osoa diziplina fiskal zorrotzenaren aldekoa izan da.

Ez du beti Trumpekin bat egin

Gobernadorea ez da beti aberatsaren ondoan egon. Trumpekin duen tirabirarik handiena ekonomikoa da: kongresista gisa, merkataritza libreko itun guztien alde bozkatu zuen, eta Txinarekin merkataritza gehiago liberalizatzea babestu zuen. Magnatea honen aurka dago.

Beste gai batean ere egiten du talka dirudunarekin. Trumpen musulmanak AEBetara sartzea debekatzeko plana "iraingarria eta Konstituzioaren aurkakoa" dela esan du Pencek.

Trumpen eskandaluetatik aldentzen saiatu da, eta edozein oztopo saihestu du, tonu moderatu eta profesionalari eutsiz. Pencek Trump "borrokalari, eraikitzaile eta abertzale" gisa deskribatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X