Ameriketako Estatu Batuak zentro ezkerrerako bidaian
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) politika zentro ezkerrerako bidaiaren atarian jarri da Joe Biden demokrataren garaipenarekin. Baina aldaketa hau ez da erradikala ez eta bat-batekoa izango.
Hauteskunde kanpainan zehar Bidenek zergak igoko zituela agindu zuen, 400.000 dolar baino gehiago irabazten zutenei batez ere. Baina igoera hori apala izango dela uste da. Biden Delawaren bizi da. Hiri horrek onura fiskalak eskaintzen dizkie bertan egoitza ezartzen duten enpresei. Eta asko dira Estatu Batuetako beste toki batzuetatik presio fiskalari ihes egiteko bertan ezarri diren enpresak. Bidenek harreman onak ditu horietako enpresari askorekin. Gainera, eta Senatuaren kontrola lortu ezean, kontserbadore batzuen oniritzia beharko du bere politikak aurrera eramateko.
Bidenek osasun arloko seguru publikoa sortuko duela ere agindu du. Obamak ere helburu hori zuen, baina azkenean ez zuen lortu. Obamacare deiturikoa besterik ez zuen ezarri. Hau da, behartsuenei zuzendutako laguntza sistema, mundu guztiak derrigorrezko aseguru pribatua izan dezan.
Klima aldaketari aurre egitea ere presidente berriaren helburuetako bat da. Beraz, AEB utzi berri duten CO2a murrizteko Parisko akordioetara batuko direla espero da. Eta 2021ko azaroan Klima Aldaketarako Glasgowko Konferentzian parte hartzea ere espero da.
Urtarrilaren 20an kargua hartu eta zeregin premiazkoena Covid-19aren pandemiari aurre egitea izango du Bidenek. Hala azaldu du behin eta berriz hauteskunde kanpainan.
Europar Batasunari dagokionez, harremanak hobetu egingo direla espero da. Zeharka baino ez bada ere, Erresuma Batua Europarekin akordio bat sinatzera behartuko du. Orain arte negoziaketa hauek etenda egon dira Estatu Batuetako hauteskundeen emaitzen zain. Bidenen lan taldeak jadanik Boris Johnson lehen ministro britainiarrari ohartarazi du: Londresek Bruselarekin hitzarmenik adostu ezean, AEBk ez du merkataritza librerako akordiorik izenpetuko Erresuma Batuarekin. Gainera, 2019an Bruselarekin sinatutako akordioa errespeta dezala eskatu dio Johnsonen gobernuari. Bi Irlanden arteko mugan mugimendu askatasuna bermatzen da modu horretan. Izan ere, askatasun hori kolokan jarri du Wedminsterreko parlamentuan eztabaidatzen ari diren merkataritzari buruzko lege berriak. Bidenen amaren familiak jatorri irlandarra du eta Ostiral Santuko akordioen defendatzaile sutsua da Estatu Batuetako presidente berria.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.