Kairotik gertu (Egipto)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

100 sarkofago baino gehiago topatu dituzte Saqqarako nekropolian

2020ko aurkikuntzarik garrantzitsuena dela esan dute Egiptoko agintariek. Sarkofagoek 2.500 urte baino gehiago eman dituzte itxita, arkeologoen arabera.
Saqqarako (Egipto) nekropolian aurkitu dituzten hilkutxak. Argazkia: EFE
Saqqarako (Egipto) nekropolian aurkitu dituzten hilkutxak. Argazkia: EFE

Saqqara nekropoli handian, Kairotik gertu, 100 sarkofago baino gehiago topatu dituztela iragarri du Egiptoko Gobernuak. 2020ko aurkikuntzarik garrantzitsuena dela esan dute agintariek.

Jaled al Anani Turismo ministroak zehaztu duenez, 100 sarkofago baino gehiago zigilaturik eta Ptah Soker nekropoliko jainkosaren 40 hileta-maskara aurkitu dituzte, nekropoliaren hiru putzutan, Djoser erregearen piramidetik gertu, 12 metroko sakoneran gutxi gorabehera, Al Ahram Egiptoko egunkariak jakitera eman duenez.

Sarkofagoek 2.500 urte baino gehiago eman dituzte itxita, arkeologoen arabera.

"Ezkutatzen duenaren % 1 soilik erakutsi digu tokiak"

Hilkutxa bateko momiari tomografia egin diote aurkezpen ekitaldian. 40 urte zituela hil zen, 1,75 metroko altuera zuen, osasuntsu zegoen eta ez zuen eritasun hilgarririk, datuen arabera.

Iragan urrian beste 59 hilkutxa aurkitu zituzten toki berean. "Ezkutatzen duenaren % 1 soilik erakutsi digu tokiak", ziurtatu du Al Ananik prentsaurrekoan. "Induskatzen jarraituz gero, litekeena da animalien hilobi gehiago topatzea. Zonalde oso aberatsa da", adierazi du.

Gizako piramideen ondoan eraikiko den museoan ikusgai egongo dira aurkikuntzak, baita Al Asasifeko nekropolian, Luxor hirian, topatutako egurrezko beste hiru hilkutxa (3.500 urte baino gehiago dituzte) ere.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X