Lurrikara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5,3 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du

Antioquian izan du epizentroa sismoak, 158 kilometroko sakoneran, eta besteak beste, Caucako bailaran, Risaraldan, Quindcion, Caldasen eta Bogotan sentitu dute.
5,3 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
5,3 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du. Argazkia: Kolonbiako geologia zerbitzua

Ritcher eskalan 5,3 gradura heldu den lurrikara batek Kolonbiako La Victoria udalerria astindu du, Caucako bailaran, bertako geologia zerbitzuak jakitera eman duenez.

Antioquian izan du epizentroa sismoak, 158 kilometroko sakoneran, eta besteak beste, Caucako bailaran, Risaraldan, Quindcion, Caldasen, Caucan, Toliman, Chocon, Huilan, Bogotan, Nariñon, Santanderren, Boyacan eta Cundinamarcan sentitu dute.

Oraingoz ez dute lurrikarak eragindako kalteen berri eman.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X