Emaitza eskasa G20an
Itxaropenerako tranpolinak izan behar zuen. Baina Erromako G20ak zehaztasunik gabeko emaitza izan du konklusioen txostena onartzerakoan. Glasgown klima aldaketaren arloko CPO26 konferentziari bultzada emateko ere ez da nahikoa izan.
Azken gau osoa negoziatzen egon arren, ez du balio izan emaitza hain frustragarria saihesteko. Erromako G20ak ez ditu asetu bere anfitrioi italiarren itxaropenak ere ez. Hori horrela da, batez ere klima aldaketaren inguruan, hau izan baita goi bilera honetako eztabaidagai nagusia, pandemiaren ondorengo lehen goi bileran.
Erromako G20ak bidea zabaldu behar zuen Glasgown bi astetan izango den klima aldaketaren konferentziara begira, COP26. Itxaropenerako tranpolina nolabait. Horren ordez, 20 potentzia industrial nagusienak agerian jarri duten beren ezadostasuna planetaren beroketaren inguruan premiazko neurriak hartzerakoan, nahiz eta munduan gertatzen diren CO2 izurketen % 80 beren gain dagoen. Mario Draghi lehen ministro italiarrak esan duenez, "konpromiso eskasak" izan dira, "momentu erabakigarria" izan den arren.
Mendebaldarrek, batez ere Europak presio egin du karbono dioxidoaren izurketen neutraltasuna lortzeko epea 2050 urtean amaitu dadin. Baina Txina, India eta Errusia kontra azaldu dira, helburu hori zorrotzegia delako.
Xi Jinping presidente txinatarrak, Erromara ere joan gabe egon denak, helburu hori 2060 urterako nahi izan du. Bere ustez, "Mendebaldeko herrialde indutrialtsuak ez dira orain arte arduratu" orain "herrialde emergenteak ahalmen berdinak izan beharko lituzkete" India eta Errusia ere 2050an jomuga jartzearen aurka izan dira. Putinentzat errekinak orain murrizteak Mendebaldearekin duen tirabiran gasa bezala baliagarria den tresna alde batera uztea izango litzateke.
Emaitza. Erromako goi bilerak akordioa lortu du "mende honen erdialdera" modu lausotua erabiltzerakoan neutraltasun klimatikoa lortzeko helburu moduan.
Pandemiari buruz, G20ak 2022rako Covid-19aren aurka munduko biztanlegoaren % 70 txertatzeko konpromisoa hartu du.
Horrez gain, finantza ministroak konprometitu dira enpresa handien etekinei % 15 zerga jartzean, beren egoitza non dagoen kontutan izan gabe. Hau izan da, hain zuen ere, Erromako G20ak eman duen emaitzarik zehatzena ihes fiskalaren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.