G20aren gailurra abiatu da, isuriak murrizteko akordio bat ixteko helburu nagusiarekin
G20aren goi bilera abian da Erroman. Munduko 20 herrialde aberatsenetako buruzagiak, eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko ordezkariak bildu dira bertan, klima aldaketa hizketagai nagusi dutela. Hutsune nabarmenenak bi izan dira: Xi Ping eta Vladimir Putin Txinako eta Errusiako presidenteena, hurrenez hurren. Mexikoko presidentea, Andres Manuel Lopez Obrador, eta Japoniako lehen ministroa, Fumio Kishida, ere ez dira bertan izango.
Mario Draghi Italiako lehen ministroak eman dio hasiera gailurrari, eta nazioarteko lankidetza gehiago eskatu du, pandemiari aurre egiteko, susperraldi ekonomiko globala lortzeko, klima aldaketaren aurka borrokatzeko eta, azken finean, "mundu osoarentzat onuragarria izango den eredu ekonomiko berria" eraikitzeko.
2050erako "0 isuri" helburura iristeko akordioa erdiestea da G20aren asmo nagusietako bat, 2030erako murrizketa esanguratsuak eginez eta mende amaiera arte tenperaturaren hazkundea 1,5 gradutik behera mantentzeko konpromisoarekin (Parisko Akordioan ezarri zuten helburu hori).
Lurraren tenperatura etengabe ari da igotzen, eta goranzko erritmo horretan jarraituz gero, bikoizteraino iritsi daiteke graduen kopurua. Horregatik, Europar Batasunak isuriak % 55 murriztea nahi du, 2030erako (1990eko mailarekin alderatuta).
Txinak, bere aldetik, emisioak % 65ean murriztuko dituela iragarri du, 2060rako isuriak zeroraino jaistea helburu hartuta. Baita Indiak ere, baina oraingoz,ikatz zentral berriak eraikitzen jarraitzen du, eta erregai fosiletan inbertitzen duenaren herena soilik bideratzen du energia berriztagarrietara.
Bestalde, larunbat honetarako zenbait manifestazio zeuden aurreikusita, 'Fridays For Future' mugimenduko larrialdi klimatikoaren aurkako aktibistek deituak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko ibilbide berriari buruzko akordioak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBen eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen, tartean bost adingabe, eta 52 Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.