Protestak Kazakhstanen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kazakhstango manifestariek Gobernuaren egoitzari eraso egin diote Almatyn

Herrialde horretan Internet zerbitzua kendu dute leku gehienetan, eta telefono bidezko deiak mugatu dituzte.
Policia en Almaty. Imagen obtenida de un vídeo de Agencias.
18:00 - 20:00
Kazakhstango Gobernuak dimisioa eman du, gasaren prezioaren gorakadaren aurkako protestengatik

1.000 manifestaritik gora Gobernuaren egoitzaren aurka oldatu dira Almatyn, Kazakhstanen. Tiro hotsak eta sute bat izan dira azken orduetan, gas likidotuaren prezioaren igoerak Kazakhstanen piztu dituen protesten baitan.

Interfax-Kazakhstan albiste agentziaren arabera, egoitza horretako bigarren solairutik sugarrak eta ke-laino handi bat atera dira. Inguruetan, manifestarien aldarriak entzun dira, "Aurrera, Kazakhstan" oihukatuz.

Makilak eskuetan dituztela atera dira kalera hainbat manifestari, eta agenteak Gobernuaren egoitza inguruak "zaintzen" ari dira.

Bestalde, kazakhstandar gehienak Internet zerbitzurik gabe geratu dira azken orduetan, eta telefono bidezko deiak ere mugatuta dituzte.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Ayestaran: "Agian larunbatean edo igandean izango da (bahitu israeldarren eta preso palestinarren) trukea

Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, Israelek eta Hamasek adostutako su-etena eguerdian sartuko da indarrean (11:00ak Euskal Herrian). Hortik aurrera, 72 orduko epea irekiko da Gazarako bake-planaren lehen fasean adostutakoa gauzatzeko, tartean, bahitu eta preso palestinarren trukea eta Israelgo Armadaren erretiratze partziala.   

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Fox Newsen iragarri du Gazarako bake akordioa

Donald Trump AEBko presidenteak adierazi duenez, Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduaren eskuetan dauden bahituak "ziurrenik" urriaren 13an askatuko dituzte, Gazako Zerrendaren etorkizunerako planaren lehen fasean, talde palestinarrak eta Israelgo agintariek akordio bat lortu dutela iragarri eta gutxira. "Ziurrenik astelehenean itzuliko dira guztiak, eta horrek hildakoen gorpuak ere hartuko ditu", adierazi du Fox News telebista-kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketa batean. "Une honetan bahituak askatzeko hainbat ekintza egiten ari dira", adierazi du, "egoera izugarri batean daudelako". Etxe Zuriko maizterrak hitzeman duenez, "Gaza leku seguruagoa izango da, berreraikiko da eta inguruko beste herrialde batzuek berreraikitzen lagunduko dute, aberastasun handia dutelako eta hori gertatzea nahi dutelako".

STOCKHOLM (Sweden), 08/10/2025.- (L-R) Nobel Committee for Chemistry Chairman Heiner Linke, Royal Swedish Academy of Sciences Permanent Secretary Hans Ellegren, and Nobel Committee for Chemistry member Olof Ramstrom present the Nobel Prize in Chemistry 2025 during a press conference at the Royal Swedish Academy of Sciences, in Stockholm, Sweden, 08 October 2025. The Nobel Prize in Chemistry 2025 was awarded to Susumu Kitagawa, Richard Robson and Omar M. Yaghi 'for the development of metal-organic frameworks.' (Suecia, Estocolmo) EFE/EPA/FREDRIK SANDBERG/TT SWEDEN OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susumu Kitagawak, Richard Robsonek eta Omar Yaghik irabazi dute Kimikako Nobel saria, egitura metalorganikoak garatzeagatik

2025eko Kimikako Nobel sariaren irabazleek espazio zabalak dituzten egitura molekularrak sortu dituzte, eta horietan barrena gasak eta beste substantziak kimiko batzuk jariatzen dira. Aipaturiko egitura metalorganiko horiek erabili daitezke, esaterako, basamortuko airetik ura ateratzeko, karbono dioxidoa xurgatzeko, gas toxikoak biltzeko eta erreakzio kimikoak katalizatzeko. 

La campaña Rumbo a Gaza ha confirmado que han sido "asaltados en aguas internacionales a unas 110 millas náuticas de la costa de Gaza". A bordo, 140 personas, entre ellos médicos, periodistas y funcionarios electos, con ayuda humanitaria por valor de más de 110.000 dólares.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek atzeman egin ditu Gazara zihoazen Askatasunaren Flotillaren bederatzi ontziak

Gazara Bidean kanpainak salatu duenez, Israelgo Armadak "nazioarteko uretan" eraso egin die, Gazako kostaldetik 110 itsas miliara zeudela. Ontzian 140 pertsona zeuden, tartean, medikuak, kazetariak eta funtzionario hautetsiak, eta 110.000 dolar baino gehiagoko laguntza humanitarioa zeramaten. Israelek jakitera eman duenez, tripulatzaileak "onik" daude, eta "arin" deportatuko dituzte. 

Gehiago kargatu