Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Donald Trump, Etxe Zurian emandako prentsaurreko batean. Argazkia: EFE
Eguna joan eta eguna etorri mundua Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hitzei so dagoen honetan, haren mehatxuek mugarik ez dutela argi geratu da, beste behin. Irani ohartarazi dio Ormuzko itsasartea zabaltzeko ultimatuma betetzen ez badu, aurrekaririk gabeko erasoa egingo dutela herrialde horretan: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da", esan du.
Sare sozialetan idatzitako mezu batean, buruzagi estatubatuarrak ziurtatu du bere nahia halakorik ez gertatzea dela, "baina, ziurrenez, gertatuko da". Nolanahi ere, Trumpek uste du "erregimena aldatu" dela Iranen, eta oraingo agintariak "azkarragoak eta ez hain muturrekoak" direla. "Baliteke iraultza zoragarri bat gertatzea. Nork daki?", gaineratu du.
Hainbatetan luzatu du Trumpek Irani egindako ultimatuma. Azkeneko aldiz, joan den igandean. Astearte honetako gauerdira (02:00ak) arteko epea eman zion Islamiar Errepublikari: ordurako Teheranek ez badu Ormuz zabaltzen, AEBk suntsitu egingo ditu Iranen energia elektrikoko instalazioak, eta baita zentral nuklearrak ere.
"Gaur gauean jakingo dugu, munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetakoa izango da", adierazi du Etxe Zuriko maizterrak. Haren hitzetan, "47 urteko estortsioa, ustelkeria eta heriotza aroa amaituko da".
Atzo zabaldutako informazioen arabera, Irango Gobernuak ez du ontzat eman AEBk mahai gainean jarritako su-eten proposamena. Herrialde persiarrak behin betiko konponbidea nahi du, eta, besteak beste, zigor ekonomikoak bertan behera uztea, Ormuzko itsasarterako protokolo berria zehaztea eta herrialdea berreraikitzeko plana eskatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.