Errusia-Ukraina gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBek Errusiari erantzun diote ez dutela galaraziko Ukraina NATOn sartzea

Ukrainari lotutako gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko proposamen bana bidali diote Ameriketako Estatu Batuek eta NATOk Errusiako Gobernuari.
Vladimir Putin artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Vladimir Putin artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ukrainan gatazka armatua saihesteko asmoz, Ameriketako Estatu Batuek eta NATOk proposamen zehatz bana bidali diote Errusiari.

Gobernu estatubatuarraren dokumentua John Sullivan enbaxadorearen eskutik jaso dute Moskuko Atzerri Ministerioaren egoitzan.

Agirian, Gobernu errusiarrak publikoki adierazi dituen kezkei erantzuten zaiela ziurtatu du Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak.

Halaber, berretsi egin du NATOren ateak irekita daudela Ukrainarentzat eta, beraz, herrialde horri betoa jartzeko exigentzia onartuko ez dutela azpimarratu du.

Blinkenek azpimarratu du Estatu Batuak eta bere aliatuak prest daudela Errusiaren aurkako neurri ekonomikoak hartzeko, bide militarretik jotzea erabakiko balu.

Horrez gain, ziurtatu du gasaren hornidura bermatzeko neurriak hartzen ari direla, Moskuk gas-bideak ixtea erabakiko balu.

Amaitzeko, Vladimir Putinek aukeratu egin behar duela nabarmendu du: bide diplomatikoa edo bide militarra.

Bestalde, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak adierazi du Moskuko Gobernuarekin mahai berean esertzeko prest dagoela, besteak beste, arma nuklearrei, misilei edo maniobra militarrei buruzko kezkak aztertzeko.  

Gaur Moskuri bidali dioten proposamenak 30 aliatuen oniritzia daukala azpimarratu du, eta erantsi du orain Errusiak argitu beharko duela elkarrizketaren bideari heldu nahi dion ala ez.  

Hori bai, Stoltenbergek berretsi egin du ez dizkiotela NATOren ateak itxiko Europa ekialdeko herrialdeei, tartean Ukrainari. "Nazio guztiek eskubidea dute NATOn sartzea eskatzeko eta guk horri ez diogu mugarik jarriko", adierazi du.

Bestalde, Moskuk proposamen hori baztertzen badu eta bide militarraren aldeko hautua egiten badu, NATOk "egun gutxitan" estatu ezberdinetako 5.000 militar mugitzeko ahalmena duela nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X