Errusiak esan du kontrolpean hartu dituela Txernobylgo eta Zaporizhiako zentral nuklearrak
Txernobylgo eta Zaporizhiako zentral nuklearrak, biak Ukrainan, kontropean hartu ditugu "Kieven probokazio nuklearrak eragozteko", esan du Maria Zajarova Errusiako Gobernuko bozeramaileak.
"Errusiako Indar Armatuen operazioan bi zentralak gure gain hartu ditugu, baita inguruko tokiak ere", erantsi du bozeramaileak, Sputnik agentziaren arabera.
"Alderdi nazionalistak eta Ukrainako talde terroristak zein kanpoko mertzenarioak egoeraz ez aprobetxatzeko, alegia, probokazio nuklearrik ez egiteko, eman dugu urratsa", azpimarratu du Zaharovak.
Halaber, gaineratu du, arrisku horiek egon badaudela, eta bi zentralak Ukrainako adituen eta Errusiako militarren artean kontrolatzen dituztela.
Txernobyl sare elektrikotik "guztiz deskonektatuta" utzi du Errusiaren erasoak
Ukrainako Ukrenergo enpresa energetikoak asteazken honetan jakitera eman du Txernobylgo zentral nuklearra sare elektrikotik "guztiz deskonektatuta" utzi duela Errusiak, otsailaren 24az geroztik egindako erasoaldiekin.
"Ekintza militarrek sare elektrikotik kanpo utzi dute Txernobylgo zentrala", esan du enpresak Telegramen zabaldutako mezu baten bidez. Zentral nuklearrak ez dauka argindarrik", zehaztu du.
"Ekintza militarrak martxan daude, beraz, ez dugu lineak berrezartzeko aukerarik", erantsi du enpresak. Slavutich hiria ere argindarrik gabe utzi dute.
Ordu batzuk lehenago, Ukrenergok ohar batean ohartarazi du "sistema elektrikoa egonkorra" zela. "Kaltetutako lineak konpontzen gabiltza egunero. Azpiegiturak suntsitu dituzten arren, argindarrez hornitu nahi ditugu herritarrak", nabarmendu du.
Asteartean, Ukrainako agintariek laguntza eskatu zioten Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari, Txernobylgo lantegiko beharginak ordezka zitzaten. Izan ere, gerra piztu zenetik, ez dute atsedenik hartzeko aukerarik izan.
Zentral nuklearraren sare elektrikoari eraso egin izana leporatu dio Errusiak Ukrainari
Ukrainako indarrek Txernobylgo zentral nuklearra argindarrez hornitzen duen sare elektrikoari eraso egin diotela salatu du Moskuk. Errusiako adituek erreserbako diesel sorgailuetara aldatzeko berehala ekin zutela erantsi du.
Nikolai Pankov Defentsa ministrordeak Ukrainako agintarien akusazioei erantzun die prentsaurrekoan.
"Atsekabe handiarekin esan behar dut nazionalista ukrainarrek beste probokazio bat egin dutela, probokazio oso arriskutsua. Txernobylgo zentral nuklearra hornitzen duten azpiestazioari eta sare elektrikoei eraso egin diete. Erreserbako diesel sorgailuetara berehala aldatzeko neurriak hartu zituzten Errusiako adituek", adierazi du Pankovek, Sputnik albiste agentziaren arabera.
"Orain, Ukrainako aldea edozein konponketa lan oztopatzen ari da", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.