Covid-19aren kontrako txertoek 20 milioi heriotza saihestu zituzten munduan 2020 eta 2021 bitartean
Koronabirusaren aurkako txertoek mundu mailan izandako eraginaren inguruko lehen ikerketaren arabera, inokulazioek gerta zitezkeen 31,4 milioi heriotzetatik 19,8 saihestu zituzten pandemiaren lehen urtean (2020ko abendutik 2021eko abendura).
The Lancet Infectious Diseases aldizkari zientifikoan jasotako ikerlanaren arabera, ia 20 milioi heriotza horietatik 7,5 milioi COVAX ekimenarekin babestutako herrialde pobreei dagozkie. COVAX txertoak modu berdinzalean banatzeko ekimena da, eta batez ere diru-sarrera txiki eta ertainak dituzten herrialdeak ditu jomuga. Dena dela, COVAXek berak ezarritako helburua (hainbat herrialdetan biztanleriaren gutxienez % 20 babestea) ez betetzearen ondorioz, 156.900 heriotza izan dira. Ikerketaren egileen arabera, kopuru txikia da mundu zabalean saihestu diren heriotza guztiekin alderatuta, baina gehienak (132.700) Afrikako 31 herrialdetan ekidin zitezkeen.
Munduko Osasun Erakundearen (MOE) txertaketa helburuak bete izan balira (herrialde bakoitzean biztanleriaren % 40 bi dosi baino gehiagorekin babestea), bestalde, 599.300 bizi salbatuko lirateke.
Oliver Watson Londresko Imperial Collegeko mediku eta ikerlanaren egile nagusiaren esanetan, "gure emaitzek agerian utzi dute milioika bizi salbatu direla txertoei esker. Dena dela, gehiago egin zitekeen. MOEren helburuak bete izan balira, herrialde pobreetan izan diren bost heriotzetatik bat saihets zitekeen"
Txertoak oso arin egin eta banatu badira ere, lehen inokulazioa egin zenetik, 2020ko abendutik, 3,5 milioi pertsona hil dira covid-19ak jota.
Herrialde aberatsetan, gehiago
Ikerketak ondorioztatu duenez, heriotzen hiru laurdena baino gehiago (% 79, 15,5-19,8 milioi) prestakinek sintoma larriak ekiditeko zuten ahalmenari esker saihestu ziren. Beste 4,3 milioi transmisioaren jaitsierari eta osasun sistemaren karga arintzeari esker ekidin ziren.
Txertoaren eragina ezberdina izan zen epearen eta lekuaren arabera. Hala, 2021eko lehen zatian, diru sarrera txiki-ertainetako herrialdeetan eragin zuen batez ere (Indian, esaterako). Iazko bigarren zatian, aldiz, diru-sarrera handiko herrialdeetan igarri zen gehiago (murrizketa batzuk kenduta, gora egin zuten kutsatzeek).
Oro har, bizi gehiago salbatu ziren herrialde aberatsetan eta diru sarrera ertainekotan (12,2 milioi/ 19,8 milioi), bereziki azkarrago eta zabalago jardun zutelako. Datu bat horren erakusle: 10.000 biztanleko 2711 heriotza saihestu ziren herrialde aberatsetan; herrialde pobreetan, 66.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.