AEBko Erreserba Federalak ohartarazi du inflazioa jaisteak "mina" ekarriko diela enpresa eta etxeei
Jerome Powell Estatu Batuetako Erreserba Federaleko presidenteak ohartarazi duenez, enpresek eta etxeek "mina" pairatuko dute, duela hilabete batzuk AEBn igo diren inflazio tasa altuak jaisteko politiken ondorioz.
Erreserba Federalak Jackson Holen egiten duen politika monetarioari buruzko sinposioan, Powellek nabarmendu du prezioen gorakadari mugarik ez jartzeak "min handiagoa" eragingo lukeela.
Burtsek erantzuna eman dute dagoeneko Powellen hitzaldiaren ostean. Dow Jonesek, Wall Streeteko adierazle nagusiak, % 1,6ko galerak erregistratu ditu arratsaldean. Ibexek, halaber, ildo beretik itxi du eguna, % 1,51eko jaitsierarekin.
"Prezioen egonkortasuna berrezartzeak denbora beharko du, eta gure baliabideak irmotasunez erabiltzea eskatuko du, eskaria eta eskaintza hobeto orekatuta egon daitezen", esan du Powellek.
"Inflazioa jaisteak hazkunde tasa joeraren azpitik luzaroan izatea eskatuko du seguruenik. Gainera, litekeena da lan merkatuko baldintzak malgutzea. Interes tipo altuenek, hazkundearen beherakadak eta lan merkatuko baldintzen malgutzeak inflazioa jaitsiarazten badute ere, mina ere ekarriko die enpresa eta etxeei", azpimarratu du.
Erreserba Federalaren presidenteak, halaber, ziurtatu duenez, entitateak inflazioa % 2ra itzularazteko moduko maila murriztatzaile batera bideratu ditu politikak.
Horren ildotik, Powellek ohartarazi du inflazioa % 2aren bueltan kokatzeko, politika monetario murriztatzailea indarrean mantendu beharko dela aldi batez. Gainera, aurrekariei begiratuta, ez da gomendagarria "politika monetarioa behar baino arinago malgutzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.