Bruselak eta Siemensek ez diote sinesgarritasunik eman Errusiak gasa eteteko eman duen azalpenari
Gazpromek agindutakoa bete du, eta larunbatean ez da gasaren jarioa berrezarri Nord Stream 1 gasbidearen bidez, argudiatuta olio isuria eragin duen matxura kanpoko tailer batean baino ezin dela konpondu, eta ez lekuan bertan.
Halere, Siemens Energy Nord Streameko turbinen mantentze lanak egiten dituen enpresak ohar batean adierazi duenez, Gazpromek emandako azalpena "ez da operazioak eteteko" bezain larria.
Hala, Siemens Energyren esanetan, "horren moduko filtrazioek ez dute turbinaren lana oztopatzen, eta lekuan bertan konpon daitezke", ekoitzi duen enpresak esku hartu behar izan gabe. "Ohiko prozesua da", gaineratu du enpresak aipatutako oharrean.
Izan ere, aipatu du beste batzuetan, horren moduko arazoek ez zuten "operazioen etenaldia" ekarri, Gazpromek ostiralean egin bezala, Europarentzat gakoa den gasbidea inaktibo utzita.
Europar Batzordea oso kritiko agertu da, eta "aitzakia faltsuak" argudiatzea eta "zinikoa" izatea egotzi dio Errusiari, Nord Stream gasbidean hornidura erabat eteteko erabakia zuritzeko.
"Gazpromek egindako iragarpenak, Nord Stream 1 gasbidea berriro eteteko aitzakia faltsuak erabilita, baieztatu egiten du ez duela fidagarritasunik hornitzaile moduan. Era berean, Errusiak modu zinikoan jokatzen ari dela erakusten du, nahiago baitu gasa erretzea, kontratuak bete baino", baieztatu zuen Eric Mamer Europar Batzordeko bozeramaleak, Twitterren duen kontu ofizialean.
Europarako gas hornidura berrabiarazi behar zuen egunaren bezperan etorri da Gazpromen iragarpena -bere gaitasunaren % 20ra ari zen-, ekipo konpresorearen turbinaren mantentze lanak bukatutzat emanda.
Pasa den uztailera arte, Nord Stream 1ek Europara inportatzen zen gasaren % 40 ekartzen zuen, Alemaniara bidalita itsaso Baltikotik. Alabaina, duela bi hilabete inguru, plantaren gaitasunaren % 20an jarduten hasi da Gazprom, martxan zegoen turbina bakar batekin, hain zuzen, orain matxuratu dena.
G7aren erabakia babestu du Sanchezek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea G7aren erabakiaren alde agertu da. Errusiako petrolioaren prezioa mugatzeko beharrezko babesak bilatu nahi dituzte: "batasuna ezinbestekoa da erasotzailearen aurrean, Putin kasu honetan".
Munduko zazpi ekonomia nagusiek sustatu nahi duten neurri hori ondo ikusten duela adieraztearekin batera, presidenteak Europako Batzordea eta Brusela presatu ditu, "behingoz eta inolako justifikaziorik gabe" martxan jar ditzaten haren gobernuak duela urtebete eskatutako erreformak, "erdi-mailako klasea eta klase langilea zein ekoizpen ehuna defendatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Israelek Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.