EBk betoa jarriko die giza eskubideak errespetatzen ez dituzten edo deforestazioa eragiten duten enpresei
Europako Parlamentuak basoei kalterik eragiten ez dieten produktuen lege berri bat adostu du, gaur, asteartea, Europar Batasuneko (EB) gobernuekin. Testuaren arabera, enpresek "behar bezalako arreta" ziurtatzen duen egiaztagiri bat jarri beharko diete beren produktuei; hau da, merkaturatu nahi duten ondasunak, 2020ko abenduaren 31z geroztik ez duela basoen deforestazioan eta degradazioan eragin munduan zehar, eta giza eskubideak errespetatzen dituela.
Europar Batasuneko zein kanpoko enpresek ezin izango dituzte beren produktuak EBn saldu ziurtagiririk gabe. Gainera, ekoizpen-herrialdeko legedia betetzen dela egiaztatu beharko dute, baita giza eskubideak eta herri indigenak errespetatzen diren legedia ere.
Modu horretan, jakina izango da europar batasunean erosten diren produktuek ez dietela kalterik eragiten basoei. Era berean, klima-aldaketaren eta mundu mailako biodibertsitate galeraren aurkako borrokan lagunduko du.
Legeria berriak ganaduari, kakaoari, kafeari, palma-olioari, sojari eta zurari eragingo die, baita lehengai horiekin elikatu diren edo egin diren produktuei ere; hala nola, larrua, txokolatea eta altzariak.
Euroganberak eta Kontseiluak formalki onartu beharko dute akordioa, eta behin hori eginda, EBko Egunkari Ofizialean argitaratu eta 20 egunera sartuko da indarrean lege berria. Artikulu batzuk, ordea, 18 hilabete geroago aplikatuko dira.
Albiste gehiago mundua
Israelek Gazako biztanle guztiak, bi milioi pertsona baino gehiago, Rafaheko hondakinetan biltzeko asmoa du
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri duenez, "eremu humanitario berri honetan", hasiera batean Mawasiko kostaldean dagoeneko nekez bizi diren 600.000 palestinar inguru pilatuko dituzte.
Timelapse ikusgarri batek Texasko Llano ibaiak minutu gutxiren buruan gainezka nola egin zuen erakusten du, errepide bat erabat estaliz
Urak oso minutu gutxian egin zuen gora, eta horrek agerian uzten du Texasko erdialdeko hondamendiaren tamaina. Uholdeek 82 hildako utzi dituzte gutxienez, 21 adingabe barne.
82 hildako zenbatu dira oraingoz uholdeen ondorioz, Texasen
Kerren 68 hildako zenbatu dituzte, eta 14 inguruko konderrietan. Greg Abbott Texasko gobernadoreak jakitera eman duenez, gutxienez 41 pertsona daude agertu barik.
BRICSek multilateralismoa babestu dute eta gerrak, zigorrak eta muga-zergak gaitzetsi dituzte
'Rio de Janeiroko Adierazpena' izeneko dokumentua adostu dute igande honetan Brasilgo hirian bildu diren garapen bidean dauden herrialdeen BRICS taldeko buruzagiek. Dokumentu horretan islatuta utzi dute "munduko hainbat tokitan gaur egun dauden gatazkengatik eta nazioarteko ordenaren polarizazio eta zatiketa egoeragatik" duten kezka.
70 dira dagoeneko Texasko uholdeetan hildakoak, tartean 21 haur, eta dozenaka daude desagertuta
Uda Camp Mystic kanpamentu kristauan pasatzen ari ziren hamaika adingabe eta gazte oraindik desagertuta daude. Estatuko meteorologia zerbitzuak datozen orduetan euri jasa gehiago izango direla ohartarazi du, eta baliteke gainezka egitea.
Irango buruzagi gorena berriro agertu da jendaurrean, Israelekin gerra hasi zenetik lehen aldiz
Ali Khamenei islamaren adar xiitako fededunen ospakizun baten bezperan agertu da, Teheranen.
Dalai-lamak 90 urte bete ditu, bere ondorengoa aukeratzeko prozesua abiatuta
Aukeratze prozesu hori ilusioz bizi dute gurean bizi diren budistek ere. Prozesua mistikoa da, luze jo dezake, eta dalai-lama berria izan daitekeen haurrari, besteak beste, objektuen proba egiten zaio.
Israelentzat “onartezinak” dira Hamasek su-etenari egin nahi dizkion aldaketak, baina negoziatzen jarraituko du
Laguntza humanitarioa berriro Nazio Batuen Erakundeak kudeatzea da talde islamistak egindako eskakizunetako bat.
27 neskato-begiralek osatutako talde bat desagertuta dago oraindik, Texasen izandako uholde larrien ondorioz
Dagoeneko 52 lagun hil dira Texasko erdialde-hegoaldea astindu duten uholde larriengatik. Ehunka pertsona erreskatatu dituzte kanpalekuetan, baina Hunt herrian, Guadalupe ibaiaren ondoan kanpatuta zegoen eskola-talde bat aurkitu ezinda dabiltza.
Dalai-lamak, Tibeteko budisten buruzagi espiritualak, 90 urte bete ditu
Munduko buruzagi erlijioso garrantzitsuenetakoak ekitaldi jendetsua egin du bere etxebizitzan, Indiako iparraldean, lagun ugariz inguratuta, tartean Richard Gere aktorea. 14. dalai-lamak 130 urte baino gehiago bizitzeko itxaropena du, eta Txinako inposaketei aurre egiten jarraituko duela hitzeman du.