EKIALDE HURBILA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irango buruzagi gorena berriro agertu da jendaurrean, Israelekin gerra hasi zenetik lehen aldiz

Ali Khamenei islamaren adar xiitako fededunen ospakizun baten bezperan agertu da, Teheranen.

lider-supremo-Iran-Ali-Jamenei-efe

Ali Khamenei. Artxiboko irudia.

Ali Khamenei Irango buruzagi gorena jendaurrean agertu da berriro, Ashura bezperan, Teheranen. Buruzagia ez da jendaurrean agertu Israelekin gerra hasi zenetik.

Islamaren adar xiitako milioika fededunek Ashura ospatu dute igande honetan, Husain Mahoma profetaren biloba hil zela gogoratzeko eguna.

Ospakizun honen bezperan, buruzagi irandarra ikusi dute, Israelekin gerra izan zutenetik lehen aldiz. Ekainaren 24ra arte luzatu zen, Donald Trump AEBko presidenteak su-etena iragarri zuen arte.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X