Iranek su-etena berretsi eta ukatu egin du su-etenaren ostean Israelen aurka misilak jaurti izana
AEBko presidenteak su-etena iragarri du Truth sare sozialean. Israelek berehala onartu eta salatu du Iranek misilak jaurti dituela bere instalazioen kontra, baina Iranek ukatu egin du.
Irango Segurtasun Nazionalerako Kontseilu Gorenak baieztatu egin du AEBetako presidenteak Israelekin proposatutako su-etena.
Irango telebistak ukatu egin du Israeli misilak jaurti dizkiotela.
"Su-etenaren ostean Irandik misilak jaurti ditugula dioten informazioak faltsuak dira", adierazi du Irango telebistak.
Bere aldetik, Israelgo Armadak jakinarazi du Iranek eraso bat egin duela misilekin Israel iparraldean, Trumpen proposamena onartu ostean.
Israelgo Magen David Adom (MDA) larrialdi zerbitzuak esan du ez dela biktimarik izan erasoaren ostean.
Israelgo komunikabideen arabera, Israelgo hegazkinen aurkako sistemek geldiarazi dute bonbardaketa.
Israelgo hainbat politikarik bonbardeketei erantzutea eskatu dute erasoaren berri izan eta gutxira. "Iran dardarka egongo da", idatzi du sare sozialetan Bezalel Smotrich Finantza ministroak.
Trumpek adierazi du Iran eta Israelen arteko su-etena indarrean dela dagoeneko. Truth Social sarean egin du iragarpena.
"Mesedez, ez urratu su-etena", eskatu die bi aldeei.
Israelek onartu du su-etena, gobernuak jakinarazi duenez.
AEBko presidenteak esan du Israel eta Iran "ia aldi berean" hurbildu zitzaizkiola bakea eskatzeko.
"Israel eta Iran nigana etorri ziren, ia aldi berean, eta esan zuten: 'BAKEA!'. Ohartu nintzen unea ORAIN zela. Mundua, eta Ekialde Hurbila, benetako IRABAZLEAK dira! Bi nazioek euren etorkizuna MAITASUNEZ, BAKEZ ETA OPAROTASUNEZ beteta ikusiko dute", adierazi du agintariak Truth Social sare sozialean.
Hala ere, Abbas Aragchi Irango Atzerri ministroak esan du ez dagoela "su-etenari buruzko akordiorik" Israelekin, nahiz eta Donald Trump AEBko presidenteak bi herrialdeen arteko "erabateko su-etena" iragarri.
"Oraingoz, ez dago akordiorik su-eten baten edo operazioen etenaldi baten inguruan", adierazi du Aragchik X sare sozialean egindako mezu batean. "Behin eta berriz esan dudan bezala, gerra erregimen israeldarrak hasi zuen, ez guk", gaineratu du.
Iranek Estatu Batuek Qatarren eta Iraken dituzten baseen kontra eraso egin eta ordu gutxira bota du iragarpena Trumpek, asteburuan AEBk Irango programa nuklearreko hiru instalaziotan egindako bonbardaketen erantzun gisa.
Uste dutenez, Iranen kontraerasoa diseinatu zen eskualdean gerra-giroa ez areagotzeko; izan ere, AEBri gaurko erasoaldiaren berri aldez aurretik emateaz gain, Iranek duela egun batzuk ohartarazi zuen AEBk Ekialde Hurbilean base estatubatuarrak bonbardatu zitzakeela, AEBk erasoz gero.
Israelen eta Iranen arteko borrokaldia joan den ekainaren 13an hasi zen, Israelgo Gobernuak Iranen aurkako erasoaldi militarra abiatu zuenean, bere azpiegitura militarrarekin eta uranioa aberasteko azpiegiturarekin amaitzeko helburuz.
Ordutik, Iranek eta Israelek elkarri eraso egin diote droneekin eta misilekin. Erasoen ondorioz, 450 pertsona inguru hil dira Iranen, eta 24 inguru, Israelen.
"Ezin izango genuen gaurko tratua itxi B-2 bikainen eta operazio horretan parte hartu duten guztien talentu eta ausardiarik gabe. Modu ironiko batean, kolpe perfektu horrek, gaueko azken orduan, guztiak batu zituen, eta tratua itxi egin zen!", adierazi du Trumpek Truth Social sarean.
Mezua agintariak berak Israelek eta Iranek hamabi orduko "erabateko su-etena" lortu dutela adierazi eta ordu batzuetara atera da. Horren ostean, bi herrialdeen arteko gerra "amaitu" dela esan dute.
"ZORIONAK GUZTIOI! Israelek eta Iranek erabat adostu dute SU-ETEN OSOA izango dela (gutxi gorabehera, sei orduren buruan, bi herrialdeek azken misioak betetakoan), hamabi orduz, eta une horretan gerra BUKATUTZAT joko dela", idatzi du bere sare sozialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.