Ilargia helburu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laster Ilargira iristekoa den misio espazialak ikusmin handia eragin du Indian

Uztailaren 14an Lurretik aireratu zenetik, Indiako misioak lasterketa espazial modernoa du Errusiako Luna-25 misioarekin. Abuztuaren 11n aireratu zen azken hori, Ilargiaren hego polora iristen lehena izateko asmoz.
Gizon bat, ISROren Chandrayaan-3 misioaren modelo baten aurretik igarotzen. Argazkia: EFE
Gizon bat, ISROren Chandrayaan-3 misioaren modelo baten aurretik igarotzen. Argazkia: EFE

Ilargiaren hego poloa esploratzeko helburua duen Chandrayaan-3 misio espazialak Indian sortutako ikusmina areagotu egin da, asteazken honetan aurreikusitako jaitsiera data hurbildu ahala. Babes ugari jaso du misioak, eta askotariko jarduerak antolatu dira etapa erabakigarria zuzenean jarraitzeko.

Gainera, Indiako Espazio Ikerketarako Erakundeak (ISRO) atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, zuzenean emitituko du ilargiratzea, Indiako 18:04an (12:34 GMT).

Uztailaren 14an Lurretik aireratu zenetik, Indiako misioak lasterketa espazial modernoa du Errusiako Luna-25 misioarekin. Abuztuaren 11n aireratu zen azken hori, Ilargiaren hego polora iristen lehena izateko asmoz.

Hala ere, atzo Ilargiaren kontra jo zuen errusiarren zundak, Chandrayaan-3 baino bi egun lehenago ilargiratu nahian, eta horrek bidea erraztu dio indiarren ontziari balentria hori lortzen lehena izateko.

Azken orduetan, Errusiak espaziontzi bat bidali du ilargira. Helburua, beste inor baino lehen iristea ilargiaren hego polora, bertan dauden ur izoztuak ustiatu ahal izateko. India ere asmo beraren atzetik doa, eta jakina da NASAk datorren urtean tripulazioa bidaliko duela.
18:00 - 20:00

Oraingoan ondo ilargiratuz gero, lurreratze modulu batek eta esploratzaile batek osatutuko duten Indiako zundak esperimentu zientifikoak egingo ditu eta satelitearen konposizio mineralari eta Ilargiaren alde horretako uraren presentziari buruzko datuak bilduko ditu.

Hain zuzen ere, 2008an abiarazitako Indiatik Ilargirako lehen misio espazialak Ilargian uraren ebidentzia zuzena aurkitu zuen, eta datu ugari bildu zituen, sateliteari 3.400 bira baino gehiago eginda, baina ez zen ilargiratu.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X