Israelek 700 pertsona baino gehiago hil ditu gaur Gazako Zerrendan, orain arteko bonbardaketarik gogorrenean
Urriaren 7an gerra gordina abiatu zenetik Israelek egindako erasoen ondorioz hildakoen kopurua eguneratu du Gazako Osasun Ministerioak: 5.791 palestinar hil dituzte gutxienez, tartean 2.360 haur. Azken 24 orduetan 700 palestinar baino gehiago hil ditu Israelgo Armadak.
Iturri berdinak jakinarazi duenez, gaurkoa egunik odoltsuena izaten ari da duela 17 egun erasoak hasi zirenetik. Gazan hildakoen % 40 haurrak dira, % 22 emakumeak eta % 5 adinekoak.
Orain arte Zerrendan izandako hildako gehienak Gaza hirian jazo dira, 2.586 pertsona hil baitira bertan. Ondoren, gatazkak 1.247 hildako utzi ditu Zerrendaren iparraldean, 791 erdialdean, 588 Jan Yunis eskualdean eta 579 Rafah eremuan, Egiptoko mugan.
Israelgo Armadak ziurtatu du gaur gutxienez 400 helbururi eraso egin dietela, eta argi utzi du erasoak ez direla etengo. "Eskala handiko operaziotzat" jo du gaurkoa.
Bestalde, Yochved Lifshitz astelehenean askatutako bahituetako batek Tel Aviveko ospitalean egindako agerraldian azaldu du Hamaseko milizianoen bahiketa nola gertatu zen. "Infernu batetik igaro nintzen", ziurtatu du 85 urteko emakumeak harrapaketaren unea gogoratzean; hala ere, behin gatibu hartuta, "ondo tratatu gintuzten", eta janaria eta botikak eman zizkiotela zehaztu du.
Sei ospitalek funtzionatzeari utzi diote
Gazako Zerrendako sei ospitale itxi dituzte erregai faltagatik, eta beste bik zerbitzu kritiko batzuk bertan behera utzi dituzte arrazoi beragatik, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) gaur ohartarazi duenez.
"Kalteen eta erasoen ondorioz itxi behar izan dituzten ospitaleez gain, Gazako Zerrendako sei ospitale itxi dituzte jada erregai faltagatik", adierazi du nazioarteko erakundeak ohar batean.
MOEren arabera, milaka gaixo zaurgarrik hiltzeko edo arazo medikoak jasateko arriskua dute, energia-faltagatik zerbitzu kritikoak itxi dituztelako, "Gazara erregaia eta osasun-hornidura premiaz helarazi ezean".
Israelgo agintariek argi eta garbi esan dute Hamas Gazako boteretik kentzea dutela xede. Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek joan den astean adierazi zuenez, Zerrendaren aurkako kanpainak hiru faseko egitasmo bat behar du, "Israelek lurraldean duen eguneroko bizitzaren gaineko erantzukizun ororen amaierarekin" bukatzeko, eta, azkenik, "Israelgo herritarrentzako eta Gazako biztanleentzako segurtasun errealitate berri bat sortzeko".
Israelgo Atzerri ministroak Guterresen dimisioa eskatu du
Eli Cohen Israelgo Atzerri ministroak bertan behera utzi du gaur Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiarekin zuen bilera, eta haren dimisioa eskatu du, astearte honetan Segurtasun Kontseiluan esandakoengatik.
Guterresen esanetan, Hamasek urriaren 7an egindako erasoa "ez dator ezerezetik", "56 urteko okupazioaren emaitza" dela gogoraraziz.
Horren aurrean, Cohenek idazkari nagusiaren papera minimizatu du, NBEko kide "garrantzitsuenak" ordezkatzen ez dituela esanez: "Ez behintzat Israeli babesa eman dioten AEB, Alemania, Frantzia edo Britainia Handia". Horrez gain, Israelek NBErekin duen harremana mahai-gainean jarriko duela esan du: "Jakina, Nazio Batuekin dugun harreman guztia berriz aztertu beharko dugu".
"Geldiune humanitarioak"
AEBk "geldialdi humanitarioak" eskatu ditu astearte honetan lehen aldiz, Gazan herritar zibilei laguntza eman ahal izateko, baina ez du bat egin NBEko idazkari nagusiak lehenago egindako su-eten eskaerarekin.
Pausaldi humanitario horiek "elikagaiak, ura, botikak eta beste funtsezko elementu batzuk" Gazara eramateko balioko lukete, "Hamasi edo beste talde terrorista bati mesede egin gabe", esan du Antony Blinken Estatu idazkariak Segurtasun Kontseiluan. Annalena Baerbock Alemaniako Kanpo Arazoetako ministroak ere antzeko proposamena egin du gaur.
Blinkenen eskaerak ez du erregaia barne hartzen, ospitaleen funtzionamendurako beharrezkoa izan arren, Israelek Hamasen eskuetan eror daitekeela argudiatzen baitu.
Gainera, Blinkenek gogoratu du soilik bi estaturen konponbidea dela, bata israeldarra eta bestea palestinarra, gatazka honen epe luzerako irtenbidea, nahiz eta Israelek ez duen inoiz onartu palestinarrek berea edukitzeko duten eskubidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.