Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzeko eskatu dio Bidenek Netanyahuri
Joe Biden AEBko presidenteak Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa errespetatzeko eskatu dio igande honetan Benjamin Nentanyahu Israelgo lehen ministroari, Gazako Zerrendaren aurkako erasoaldi militarraren bigarren fasean indarkeria areagotu ostean.
"Presidenteak berretsi du Israelek eskubide eta erantzukizun osoa duela herritarrak terrorismotik defendatzeko, eta zibilen babesari lehentasuna ematen dion Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioarekin koherentziaz defendatzeko beharra azpimarratu du", adierazi du Etxe Zuriak ohar batean.
Lehen aldia da Bidenek Israelek Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa errespetatzeko beharra hain argi defendatzen duela, joan den urriaren 7an Hamaseko miliziek Israelen aurka egindako erasoei erantzunez Gazako Zerrendan abiatutako errepresalia-operazio militarrak hasi zirenetik.
Era berean, "Gazan dauden zibilen beharrak asetzeko laguntza humanitarioa berehala eta modu nabarmenean handitzeko beharra nabarmendu du presidenteak", gaineratu du Washingtonek.
"Bahituak aurkitzeko eta askatzea lortzeko martxan dauden ahaleginak" ere izan dituzte hizpide telefonozko elkarrizketan, desagertuta jarraitzen duten eta Hamasek bahituta izan ditzakeen AEBko herritarrak tartean.
Bestalde, Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ere telefonoz hitz egin dute, eta "janaria, erregaia, ura eta ezinbesteko botikak helarazteko ahaleginetan" elkarlanean aritzea adostu dute.
Israelek Gazako operazioen hedapena iragarri ondoren, Sunak eta Macron kezkatuta agertu dira indarkeriak gora egin dezakeelako, batez ere Zisjordanian.
AEBk kolono israeldarren indarkeria geldiarazteko eskatu dio Netanyahuri
Bestalde, Jake Sullivan AEBko Segurtasun Nazionaleko aholkulariak Netanyahuri eskatu dio bere erantzukizuna onartu eta Gazako gerra hasi zenetik kolono israeldarrek Zisjordaniako palestinarren aurka egin dituzten erasoak geldiarazteko.
"Netanyahuren erantzukizuna da kolonoak geldiaraztea", adierazi du Sullivanek, eta Palestinako herritarren aurkako jazarpena "guztiz onartezina" dela gehitu du. Orain areagotu egin dira erasoak, baina hilabateak daramatzate kolonoak palestinarrei erasotzen, lehen ministroaren gobernu-koalizio zaharreko kide ultranazionalistek bultzatuta.
Koalizio hori kontzentrazio-gobernu batek ordezkatu zuen, eta, orain, aliatu ultraeskuindarrek, Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministroak esaterako, horrelakoak bultzatzen jarraitzen dute. Atzo bertan 40 urteko palestinar bat hil zuen tiroz kolono talde batek, Nablusetik gertu olibak biltzen ari zela, Israelgo Armadak berak baieztatu zuenez.
"Espero dugu denborak aurrera egin ahala Israelgo Gobernuak ahalegin handiagoa egingo duela arazoa kitatzeko. Indarkeria mota honen protagonista diren muturreko kolonoek justiziaren aurrean erantzutea espero dugu", adierazi du.
Frantziak ere gogor gaitzetsi ditu kolono israeldarrek Zisjordania okupatuan egindako erasoak, azken egunetan "biderkatu" egin direlako eta "onartezinak" direlako. Halaber, Macronen Gobernuak Israelgo Gobernuari eskatu dio "neurriak har ditzala lehenbailehen herritar palestinarra babesteko, bereziki Susiyako komunitatea, mehatxu gogorrak jaso baitituzte".
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.