GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazako gerraren ostean estatu palestinarra eratzea baztertu du Netanyahuk

Jordan ibaitik mendebaldera dagoen lurralde osoa Israelek kontrolatu behar duela nabarmendu du Benjamin Netanyahu lehen ministroak.
benjamin-netanyahu-israel-efe
Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak AEBri jakinarazi dio estatu palestinarra sortzearen aurka dagoela, Gazako gerraren ondorengo garaiari begira.

Prentsaurreko batean nabarmendu duenez, estatu palestinarra eratzeko egon daitezkeen saiakerak blokeatuko ditu Gazako gerraren osteko agertokian. Halaber, ez du babesten lurraldearen kontrola Palestinako Aginte Nazionalari ematea.

Netanyahuren esanetan, Israelgo herritar gehienak estatu palestinarra sortzearen aurka daude. Joe Biden buru duen AEBko Gobernuak, berriz, bi estaturen konponbidea defendatu du.

Palestinarrekin lortu daitekeen balizko akordioan, Israelek Jordan haranaren mendebaldera dagoen lurralde osoa kontrolatu beharko lukeela gaineratu du Netanyahuk, 1967tik Israelek okupatuta duen Zisjordaniako lur zati handi bati erreferentzia eginez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Trumpek esan du ez duela uste AEBk Venezuelaren kontrako gerrarik egingo duenik, baina ez du planei buruz hitz egin nahi izan

"Zer erantzun diezaioket horrelako galdera bati? Ba al dago Venezuelan eraso bat egiteko planik? Nork esango luke hori? Halakorik balego, esan egingo nizukeela uste duzue, zintzoki? Bai, planak ditugu. Oso plan sekretuak ditugu", esan du 'Air Force One' hegazkinean. "Begira, ikusiko dugu Venezuelarekin zer gertatzen den", adierazi zuen, eta Venezuelako Gobernuak "milaka pertsona bidali zituen kartzeletatik, erakunde mentaletatik eta mendekotasun zentroetatik".

Gehiago kargatu
Publizitatea
X