EBn sartzeko baiezkoak garaipen oso estua lortu du Moldavian
Europar Batasunarekin bat egitea Moldaviako Konstituzioan xede nazional gisa aitortzeak ozta-ozta nagusitu da. Hauteskunde Batzordeak zenbaketaren amaieran jakinarazi duenez, baiezkoak Sobietar Errepublika zaharreko herritarren % 50,46ren babesa jaso du, eta ezezkoak, berriz, botoen % 49,54.
Ezezko boza nagusi izan zen hasieratik zenbaketan, eta aurkakoek garaipena eskuetan zutela zirudien, botoen % 85 baino gehiago zenbatuta zortzi puntuko aldearekin.
Hala, moldaviar asko emaitza batekin oheratu ziren eta astelehen goizean beste batekin jaiki dira, eta horrek mesfidantza piztu du.
Hala ere, Europako integrazioaren aldekoek emaitza irauli dute, eta goizaldean bi aldeen arteko berdinketa tekniko bat zen, azken unean lehenengoen alde desorekatu dena. Dirudienez, Moldaviako diasporak balantza baiezko bozaren alde makurtu du (751.235), baina ezezkoak (737.639) estu hartu du.
Batzordeak adierazi du emandako botoen % 99,41ari dagozkion emaitzak direla, atzerriko botoaren zenbaketa egiteke dagoela.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak txalotu egin du erreferendumeko emaitza. "Errusiako taktika hibridoen aurrean, Moldaviak erakutsi du independentea dela, indartsua dela eta etorkizun europarra nahi duela!", idatzi du Von der Leyenek X sare sozialean, eta Maia Sandu Moldaviako presidentea zoriondu du.
Aitzitik, Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak bere eguneroko prentsaurrekoan adierazi duenez, "Moldaviako bozketen emaitzetan anomaliak daude, Maia Sandu Moldaviako presidentearen eta Europaren aldeko botoek gora egin dutelako".
Hala, Peskovek emaitzen aldaketan jarri du arreta, zenbaketan Sanduk Alexandr Stoianoglo errusiazalearekiko zuen aldea handitu baitu, eta Moldavia EBn sartzeari buruzko erreferendumean emaitza baiezkoaren alde irauli da.
"Gaur egun ikusten ditugun adierazleek, jarraitzen ari garenak, eta horien aldaketen dinamikak, noski, galdera asko planteatzen dituzte", nabarmendu du.
Ordu batzuk lehenago, Maia Sandu Moldaviako jarduneko presidente europazaleak prentsaurreko labur batean salatu duenez, "talde kriminal bat 300.000 boto erosi nahian ibili dela frogatzen duen informazioa dugu. Aurrekaririk gabeko iruzurra da, eta gure demokrazia jokoan jartzea du helburu. Gizartean izua sortzea dute asmo".
"Gure herrialdeari frogarik gabe leporatu diote Moldavian esku hartzea eta herritarren borondatearen adierazpenean eragiten saiatzea (...) Mendebaldeak hauteskunde-prozesu honetan muturra sartzen zuen bitartean", erantzun dio Maria Zajarova Errusiako Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
Zajarovak salatu duenez, "EBko estatu kideetako politikariek propaganda garbia egin dute Chisinaura egindako bisitetan, Moldaviako egungo Gobernuari eta Europako proiektuari babesa adierazteko".
Erreferendumaz gain, presidentea aukeratzeko hauteskundeak izan dituzte eta Sanduk irabazi du, gehiengo osoa lortu ez duen arren. Alexandr Soinanoglo hautagai errusiarzalearen kontrako lehiatu beharko da azaroan, bigarren itzulian.
Hauteskunde egunak agerian utzi du herrialdean dagoen zatiketa. Biztanleriaren zati bat EBn sartzearen aldekoa da: tartean daude errumanieraz mintzatzen direnak, gazteak eta diaspora. Beste zatiak ez ditu Errusiarekin dituen loturak apurtu nahi eta horien artean daude errusieraz ari direnak, "nostalgikoak" eta adineko pertsonak.
Errusiaren itzala eta Moldaviako krisia
Maia Sandu Moldaviako presidenteak Kremlini eta Ilon Shor oligarka errusiarzaleari egotzi dei referendumean iruzurra egitea, espresuki aipatu ez baditu ere. Bozketaren bezperan, Fiskaltzak Shorren kontrako akusazioa aurkeztu zuen, 15 milioi dolarren truke 130.000 boto erosten saiatzea egotzita.
Azken asteotan, "erreferendumarekin lotuta, Moldaviako egoera ezegonkortzeko saiakerak" egotzi dizkiote EBk berak eta AEBk Moskuri, eta Kremlinen kontra zigor berriak iragar zituzten,
Dena dela, Moldavia ez dago bere onenean. Herrialdea Ukrainaren mugakidea da, eta gerrak eragin handia izan du ekonomian. Izan ere, milioi bat errefuxiatu ukrainarrek zeharkatu zuten muga gerra lehertu zenean, eta gaur-gaurkoz, 120.000 daude oraindik, ACNURren arabera. Horrez gain, pandemiaren ondorioek, aurrena, eta Errusiarekin izandako gatazka energetikoak, gero, inflazioa nabarmen igoarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.