Aintzatespena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Parlamentuak Edmundo Gonzalez eta Maria Corina Machadori eman die aurtengo Sajarov saria

Europako ganberak urtero saritzen ditu kontzientzia askatasunaren alde lan egiten duten pertsona edo taldeak. Aurten, Venezuelako oposizioa zen faborito nagusi. 50.000 euro jasoko dituzte biek.
Machado eta Gonzalez, artxiboko argazki batean.
Machado eta Gonzalez, artxiboko argazki batean. EFE

Venezuelako oposizioak, zehazki Edmundo Gonzalez Urrutiak eta Maria Corina Machadok, jasoko du 2024ko Sajarov saria. Europako Parlamentuak urtero banatzen du golardoa (50.000 euro), kontzientzia askatasunaren alorrean egindako ekarpena goratzeko. 

Euroganberako iturriek baieztatu dutenez, talde parlamentarioen buruzagi gehienek egin dute Gonzalezen eta Machadoren alde. Izan ere, haiek ziren faborito nagusi, Europako Parlamentuak Gonzalez Venezuelako presidente legitimo gisa aitortu zuenetik. 

Bigarren aldia da Venezuelako oposizioari saria ematen diotena. 2017an jaso zuten aurrenekoz; orduko hartan, Julio Borges Asanblada Nazionaleko presidenteari eta preso politikoei egin zieten aitortza. 

1988az geroztik, urtero banatzen da Sajarov saria. Ordutik, besteak beste, honakoek jaso dute: Nelson Mandela Hego Afrikako buruzagia, Malala Yousafzai ekintzailea, Maiatzaren Plazako Amak eta Guillermo Fariñas eta Oswaldo Paya Sardiñas disidente kubatarrak. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X