Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri diote haurtxoa kaxoi batean hiru urtez gordeta eduki zuen emakumeari

Emakumearen bikotekideak kasualitatez topatu zuen, 2023ko otsailean. Amak sekretuan gorde zuen jaiotza, eta hiru urtez tiraderan eduki zuen, ezkutatuta. Tarte horretan, umeak ez zuen eguzkiaren argia ikusi, aire freskorik arnastu edo beste gizakirik ikusi.
Haurtxoa hiru urtez egon zen kaxoia.
Haurtxoa hiru urtez egon zen kaxoia. Argazkia: Cheshire Police

Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri diote haurtxoa kaxoi batean hiru urtez gordeta eduki zuen emakume britainiar bati. Gertakaria Ingalaterrako Cheshire konderriko (ipar-mendebaldea) udalerri batean jazo zen, eta Erresuma Batua hunkituta du kasuak. 

Neskatoak ondorio larriak ditu, ezkutatuta eduki zuten tarte horretan ez baitzuen eguzki argirik ikusi, aire freskoa arnastu edota bere ama ez zen gizakirik ikusi

Egunkari britainiarrek jaso dutenez, emakumearen bikotekideak topatu zuen haurra, ezustean, 2023ko otsailean. Antza, gauzaren baten bila ari zen etxeko goiko solairuko bainugelan eta, bat-batean, haurtxo baten intziria izan zitekeena entzun zuen. 

Tiradera zabaldutakoan, haur txikia topatu zuen gizonak, desnutrizio egoera larrian. Berehala Poliziari deitu zion. 

Bertaratutako lehen gizarte zerbitzuetako langileak The Guardian egunkariari azaldu dionez, "ikaratuta" geratu zen. "Haurra kaxoian jesarrita topatu nuen, niri begira. Adi-adi begiratzen ninduen, eta atzera-aurrera bere burua kulunkatzen zuen", adierazi du. 

"Amari begiratu nion, eta galdetu: 'Hor al duzu?' eta berak, erantzun: 'Bai, tiraderan'. Beldurtuta geratu nintzen ez zuelako emoziorik erakutsi, sorgor zegoen", gaineratu du.

Antza, emakumeak 2020ko martxoan izan zuen alaba, etxeko bainuontzian. Ez zion inori jakinarazi, eta ez zuen erregistratu. Egungo bikotekideak ere ez zuen horren berri. 

Andrazkoaren arabera, jaioberria kaxoian sartu zuen, ohea balitz bezala, eta tarteka, janaria eman eta pardela aldatzen zion. Handik denbora batera, lanera itzuli zen emakumea, eta haurtxoa arreta barik uzten zuen hainbat orduz. Beste seme-alaba batzuk ditu andrazkoak. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X