Hego Koreako presidenteak gerra-legea ezarri du, baina Parlamentuak salbuespen neurria baliogabetu egin du
Yoon Suk-yeol Hego Koreako presidenteak gerra-legea ezarri du gaur, eta oposizio politikoari "Estatuaren aurkako jardueratan" aritzea leporatu dio.
Yoonek telebistaz emandako hitzaldi batean iragarri duenez, ezohiko neurri hori martxan jarri du, eta oposizioari "matxinada planifikatzen" ibiltzea egotzi dio.
Hego Koreako presidenteak gerra-legea ezarri du "ordena konstituzionala babesteko", eta "Estatuaren aurkako" ekintzak egitea leporatu dio oposizioko alderdi nagusiari, Alderdi Demokratari (PD).
Lee Jae-myung oposizioaren buruak salatu duenez, aldiz, "Armada herrialdearen kontrola hartzen saiatzen ari da", eta "presidenteak traizioa egin dio Hego Koreako herriari". Azpimarratu duenez, "une honetatik aurrera Yoon Suk-yeol ez da jada herrialdeko presidentea".
Gainera, Hego Koreako Asanblada Nazionalak gerra-legea bertan behera uztearen alde bozkatu du, Yoon Suk-yeolek neurria iragarri eta gutxira deitutako ezohiko osoko bilkuran.
Osoko bilkuran, ganberan nagusi diren oposizioko indarrek aldeko 190 botorekin onartu dute gerra-legea baliogabetzea, eta horrek, Hego Koreako Konstituzioaren arabera, neurria atzera botatzera behartzen du presidentea.
Milaka pertsona bildu dira Asanblada Nazionalaren aurrean gerra-legearen aurka protesta egiteko.
Batzar Nazionalean (Parlamentua) gehiengoa duen PDk, Yoonen Herriaren Indarra Alderdiaren (PPP) babesik gabe, 2025erako aurrekontu orokorrak onartu ostean hartu du erabakia azken horrek. Dirudienez, aurrekontuek murrizketa ugari aurreikusten dituzte, baita fiskal nagusia eta erakunde publikoen kontuak monitorizatzeaz arduratzen den Auditoretza eta Ikuskaritza Batzordeko arduraduna kargutik kentzea ere.
Park An-su Estatu Nagusiko buruzagia gerra-legeko komandante izendatu dute, eta Asanblea Nazionalaren zein alderdi politikoen jarduera debekatu du, Yonhap albiste-agentziak jakitera eman duenez.
Telebista-kateek zabaldutako irudien arabera, Poliziak Batzar Nazionalerako sarrera blokeatu du. Hala eta guztiz ere, oposizioko parlamentariak, manifestariak eta kazetariak Seulgo Ganberan sartu dira, eta eraikinean dauden soldaduak bertatik ateratzen saiatzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.